Gaur hasiko dute BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k, EASO BASKET-ek, LOINTEK GERNIKA-k eta EASO IBAETA BASKET-ek Espainiako U17 3×3 Txapelketa.
Cuencan daude iada gure lau taldeak bizitzak behin ematen duen esperientzia batez gozatzeko prest.
Talde bakoitzak lau partidu jokatuko ditu 5 taldeetako multzoak baitira. Soilik multzo bakoitzeko lehen sailkatuak pasako dira final-laurdenetara beraz partidu guztiak garrantzitsuak dira.
Mutiletan BILBAO BASKET FUNDAZIOA izango da debuta egingo duen lehenengoa CAFES BADELAS ENSINO-ren aurka jokatuz gaur arratsaldeko 17:00etan. Bihar jokatuko ditu multzoko faseko beste hiru partiduak; 09:25etan CB PLASENCIA-ren aurka, 12:45etan QUALITY SPORT BALONCESTO CRIPTANA-ren aurka eta 19:30etan SANT JOSEP MORAT-en aurka.
EASO BASKET-ek aldiz gaur bi norgehiagoka jokatuko ditu, 18:15etan lehenengoa ALIMERKA OVIEDO BALONCESTO-ren kontra eta 21:35etan CANTBASKET04 MORADO. Bihar arratsaldean osatuko du multzoko fasea 17:35etan jokatuz CTEIB U17-2ren aurka eta 20:20etan BRAINS MORALEJA “BLANCO”.
Nesken kasua oso bitxia da izan ere eta nahiz eta multzo ezberdinetan egon, ordutegi berdin berdinak jarraitzen dituztelako.
Gernikarrak ENRIQUE SOLER JUNIOR-ren aurka egingo dute debuta 17:50etan eta 21:10etan ERSHIP ABDA SANFER-en aurka itxiko dute gaurko jardunaldia. Bihar 10:15etan AL QAZERES VERDE izango dute aurrean eta LUJISA GUADALAJARA-ren aurka amaituko dute multzoko fasea.
Donostiarrek ordutegi berdinarekin bi egunetan, LA SALLE MELILLA-ren aurka lehiatuko dira lehenengo eta UNIVERSITARIO FERROL ondoren. Bihar CB PUMARIN eta BALONCESTO VALDEPEÑAS hurrenez hurren.
Hurrengo fasera sailkatzea zaila izango dela badakite baina horretarako borrokatuko dute gure lau taldeek ahalik eta urrutien iritsteko ilusioarekin.
Fase finala igande goizean ospatuko da 09:00etan hasiz final-laurdenekin eta 14:10etan bukatuz nesken finalarekin.
ZORTE ON DANOI!