Bihar hasiko dute gure u13 eta u15eko selekzioek, Espainiako 3×3 Txapelketa.

Egun oso bizia izango da guztientzako 4 partidu jokatuz bakoitzak.

U15 neskak izango dira lehenak jokatzen goizeko 09:30etan Extremaduraren aurka. Ondoren Melilla izango dute aurrean 11:10etan eta arratsaldean Valentzia 16:30etan eta Asturias 19:50etan.

U15 mutilek partidu bakarra izango dute goizean Nafarroaren aurka 10:45etan. Arratsaldea gogorragoa izango da 3 partidu ia jarraian jokatuz; Andaluzia (16:55), Galizia (17:45) eta Kantabria (19:25).

U13 neskek 12:25etan egingo dute debuta Nafarroaren aurka eta segidan Melilla izango dute aurrean 13:15etan. Arratsaldeko txandan Galizia (17:45) eta Valentzia (20:15) izango dituzte aurrean.

Azkenik, U13 mutilen Galiziaren aurka egingo dute debuta 09:55etan eta ondoren Kanariar Uharteen aurka 12:25etan. Arratsaldean Ceuta 18:35etan eta Madril 19:25.

Hurrengo fasera sailkatzeko gutxienez bigarren egin behar dute.

Partidu guztiak canal.feb-etik jarraitu ditzazkezue!!

ZORTE ON!!