Gaur ospatu da Beasainen EUSKADI U21 eta ESLOVAKIA U20-en arteko lagunartekoen aurkezpen ofiziala prentsaurreko batekin.

Bertan Beasaingo alkatea Leire Artola, Elena Ruiz Kirol zinegotzia, Joxemari Arrospide BKL klubeko lehendakaria, Mikel Retolaza hautatzailea eta Arene Etxeberria jokalaria egon dira.

Gaur hasiko dute prestakuntza Gernikako Maloste Kiroldegian arratsaldeko 19:00etan.

Eskerrik asko Beasaingo Udala eta BKL Saskibaloia!!