Hamabigarren jardunaldia Emakumezkoen Lehen Mailan eta berdintasuna handitu da. Lehen postuko berdinketa hirukoitza mantentzen da (Reproducción ART Araski, Campus Promete eta La Salle Zurekin Bus). Gasteiztarrak lehen postuan daude koefiziente hobeari esker

LEHEN MAILAN

Berdintasuna da protagonista handia goiko postuetan. 12. jardunaldiaren ondoren, berdinketa hirukoitza mantentzen da lehen postuan, Reproduccion ART Araskiren, Campus Prometeren eta La Salle Zurekin Bus-en garaipenak ostean. Baina gasteiztarrek lehen postuan jarraitzen dute koefiziente-ri esker: Araskik eta Prometek aberage berbera dute (+205), baina Kike Diaz de Garayoren neskek puntu gutxiago jaso dituzte (652).

Bilbon, gasteiztarrek asko estutu behar izan zuten (0-9ko partziala azken minutuetan) garaipena lortzeko Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka (66-70). Eta lan asko ere La Salle Zurekin Bus-entzat: 56-52ko emaitza Lointek Gernikaren aurrean. Errazagoa izan zen Campus Prometek lortutako garaipena: 55-91 Donostian.

Nobedadeak daude Lauko Finalerako postuetan. Bosgarren postura igo da Tabirako Baqué, Aranguren Mutilbasket-i erosoz irabazita (40-72). Bizkaitarrak berdinduta daude Bera Bera Bultzekin eta Easo San Martin Merkatuarekin. Easotarrek irabazi egin zuten Megacalzado Ardoiren zelaian, nahiz eta Andrea Vazquez MVP-ren partida handia (27ko balorazioa).

Eta bi partida garrantzitsuak zeuden beheko postutan. Logroñon, CB San Ignacio Vitaldentek Hondarribia Ikasbasket-i irabazi zion (66-64), azken segundutan erabakitako norgehiagokan. Eta Fonseca Basket Navarrak garaipen handia eskuratu zuen Kandelazubietan (46-52).

BIGARREN MAILA

Oso jardunaldi onuragarria Txintxu Gozotegia ISB eta Afilados Gasteiz Araba taldeentzat. Aste bat gehiago gipuzkoarrak lidergoan mantentzen dira, defentsa erakustaldi berriarekin (29-40ko emaitza Pradejon-en). Eta asteburuko partidarik handiena, arabarrak ihes egin dira bigarren postuan, Mungiari irabazita (52-59).

Emaitza honi esker, arabarrek 2 garaipeneko aldea dute hirugarren postuarekiko, non dago berdinketa laukoitza. Mungiaz gain, Mazarredo Fisioterapia Unamuno, San Ignacio eta Paz de Ziganda Ikastola daude. Biltotarrek ez zuten arazorik izan Maristas Auto Ireguaren aurrean (65-53). Eta Nafarroako derbian, Miguel Perezen neskek bere bolada ona luzatu zuten, norgehiagokaren hasiera bikainari esker (50-66).

Inmobiliaria Dato40 Tojuk zein Getxok garaipenak eskuratu zituzten etxean, erdiko postutan kokatzeko. Gasteiztarrek Askartza Claret Andrasari irabazi zioten (69-58), lehen zati handiarekin eta bizkaitarrek Kaleangora Liceo Monjardin gainditu zuten (66-61).

Eta Manteo, partidu garrantzitsu batean jaitsierako postutan, Paules Galtzagorrik garaipena eta alde interesgarria lortu zuen Bera Bera MRW Amararen kontran (41-55).