Denboraldiko lehen zatia bukatu da. Eta lehen faseko amaieran, liderrek handiagotu zituzten bere bolada onak: 10 garaipen jarraian Ordizia KE-rentzat eta 14-0eko balantzea Fundación 5+11rentzat. Otsailaren 1ean hasiko da bigarren fasea.

MUTILAK

Bakarrik Grupo Zaher ISB-ak lortu zuen etxetik kanpoko garaipena lehen faseko amaieran. Azpeitiarrek CB Santurtzi SK-ari irabazi zioten 68-78ko emaitzarekin, lehen zati bikaina jokatu eta gero (29-42).

Porrotik jaso gabe bukatu du lehen fasea Fundación 5+11k: 105-43 liderrarentzat Centro Estudios Mikeldi USK-ren kontran. Eta garaipen erraza ere bai Fundación Bilbao Basket-entzat, Easo Mendaurren aurka (106-69).

Eta Aretxabaletan, A2 multzoan berriro ikusiko dugun neurketa batean, Mondragon Unibertsitateak Redline Mekanika TAKE gainditu zuen (65-57).

BIDEO-LABURPENA

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

 

NESKAK

Oso emaitza parekatuak larunbat goizean. Aldecoa-Otaloraren bi libreek, 2 minuturen faltan, garaipena eman zioten Tabirako Baqueri, Movilteck ISB-ren kantxan (51-52).

Malosten, derbian, Lointek Gernikak Euskoart Ibaizabal gainditu zuen 4 puntugatik (58-54). Muguiraren partida handia etxeko taldearentzat: 27 puntu, haietako 6 azken lau minututan garaipena eskuratzeko.

Majori, Ordizia KE liderrak 10. garaipen jarraian lortu zuen, Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskiri irabazita (54-46).

Eta jardunaldiko eta lehen faseko amaieran, Easo AECC-rek argi eta garbi irabazi zion Loiola Indautxuri.