Bigarren faseko estreinaldia eta denboraldiko lehen porrota jaso zuen Fundación 5+11 taldeak. Fundación Bilbao Basket-ek garaipen handia lortu zuen eta alde garrantzitsua hartu du Espainiako Txapelketaren borrokan. Nesken mailan, etxetik kanpoko garaipen baliotsuak eskuratu zituzten Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskik nahiz Euskoart Ibaizabalek
MUTILAK A1
Partidu ikusgarria berriro eskaini zieten Fundación 5+11 eta Fundación Bilbao Basket-ek saskibaloi zaleei. Baina denboraldiko hirugarren lehian, bilbotarrek garaipena lortu zuten (84-90), alde garrantzitsuaz gain lehen posturako borrokan.
Bilbotarren hasiera handia (19-28), gasteiztarren erreakzioa buelta emateko atsedenaldia baino lehen (47-45) eta, hirugarren laurdenean, bisitarien 2-10reko partziala berriro abantaila hartzeko (53-59). Emozioz beteriko azken laurdena: 76nako berdinketa eta Iturriozek 5 puntu saskiratu zituen. Gero, bere lagunek epaia eman zioten libre marratik.
Bilboko bigarren taldeak ere lortu zuen garaipena: Centro de Estudios Mikeldik Grupo Zaher ISB gainditu zuen, 66-59ko emaitzarekin. Eta Gipuzkoako derbian, Easo Mendaur-rek Erroibide Irun-en itxaropenei agur esan zien azken laurden ikusgarriari esker (12-30).
MUTILAK – A2
Mondragon Unibertsitatea da lehen liderra, Santurtziri 20 puntugatik irabazi eta gero (89-69). Talde berrien arteko lehian, azken laurden bikainak garaipena eman zion Zast Zarautz-i, Aplicaciones de Resinas G&J Araberriren kantxan. Eta denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Redline Mekanika TAKE: 67-63 Getxo Saskiren aurrean, bigarren laurden gorenari esker (33-9).
NESKAK – A1
Garaipen zabala lortu zuen Euskoart Ibaizabalek Landakon (55-73). Azken laurden bikaini jokatu zuen Galdakaoko taldeak (11-25), hasierako 4-12ko partzial batekin hasita, arazorik gabe garaipenera iristeko.
Malosten, garaipen erraza erdietsi zuen ere Mondragon Unibertsitatea Ointxe Araskik (45-64). Alex Susorenek epaia eman zioten atsedenaldia baino lehen, hasiera handiari eskera (17-33).
Eta lehen faseko liderrak ez zion aukerarik eman sailkapen faseko irabazlea den Centro Estudios Mikeldiri: 77-51ko emaitza Ordiziarentzat, gipuzkoarrak beti aurretik.
NESKAK – A2
Debuta egiten zutenen arteko lehian, Ostadar Saskik irabazi zion Goierri Oxykor-ri (56-42). Bilbon, erabateko garaipena eskuratu zuen Easo AECC-rek, Loiola Indautxuren aurka (29-80). Eta asteburuko partidarik estutuena: Movilteck ISB-ak San Viator-ren aurrean (43-41). 12 puntuko aldea izan zuten gasteiztarrek 11 minuturen faltan, baina etxekoek 17-3ko partziala eginanari zioten.