Lehen postuan finkatzen dira bilbotarrak, Reproducción ART Araskiri irabazita. Bigarren Mailan, Txintxu Gozotegia ISB berriro da bakarkako liderra

LEHEN MAILA

Hirugarren aldiz jarraian, goiko postuetan dauden taldeen arteko lehian izan genuen. Eta hirugarrenean iritsi zen lehen etxeko garaipena. La Salle Zurekin Bus-ek Reproduccion ART Araskiri irabazi zion 64-57 eta bere lidergoa sendotu du. 15 puntuko aldea izan zuten bilbotarrek bigarren laurdenean (33-18), baina pixkanaka arabarrek markagailua estutu zuten: 45-44ko emaitza azken laurdenaren hasieran. Une honetan, Gorka Gonzalezen neskek 7-0eko partziala lortu zuten partidua berriro apurtzeko. Nahiz eta galdu, arabarrek average gorde zuten.

Campus Promete bigarren postuan geratu da, oso egoera zailari buelta eman eta gero, Fonseca Basket Navarraren aurka (74-66). Iruñako taldea beti aurretik egon zen eta 10 puntuko aldeareki hasi zuen azken laurdena, baina David Martinen-en neskek erremontada eskuratu zuten 16-0eko partzial ikusgarriari esker.

Igoera Fasea jokatu nahi duten taldeek ez zuten huts egin eta etxetik kanpoko garaipen baliotsuak lortu zituzten. Lointek Gernikak irabazi egin zuen Zizur Nagusian (46-48), nahiz eta 18 puntu besterik ez zituen saskiratu bigarren zatian. Tabirako Baquek Universidad Deusto Loiola Indautxu gainditu zuen (45-52), beti aurretik joan ondoren. Eta Easo San Martin Merkatua garaile izan zen Bera Bera Bultz-en aurkako derbian (58-63), etxekoek 10 puntuko aldea murriztu ostean.

Kandelazubietan, oso partidu garrantzitsua arriskutsu zonan eta garaipena eta averagea Leioa SBT-arentzat, Hondarribia Ikasbasket-en aurrean (58-48). Eta emaitz handia lortu zuen ere Aranguren Mutilbasketek (80-59 CB San Ignacio Vitaldent-en kontran)

BIGARREN MAILA

Txintxu Gozotegia ISB bakarkako liderra da berriro. Azpeitiarrek irabazi egin zuten Inmobiliaria Dato40 Tojuren kantxan (48-55) eta Afilados Gasteiz Arabaren porrota aprobetxatu zuten. Luzapenean galdu egin zuten gasteiztarrek, Getxon (54-50).

Bere bolada handiarekin jarraitzen du San Ignacio. Hirugarren postuan dauden nafarrek argi eta garbi irabazi zioten kolista den Bera Bera MRW Amarari (51-69).

Igoera Faserako borroka oso estutua mantentzen da, talde guztiek garaipena lortu eta gero. 7-29ko partzial bikainari esker, Mazarredo Fisioterapia Unamunok buelta eman zion Kaleangora Liceo Monjardin-en aurkako partidari (57-59). Hirugarren laurdenean ere apurtu zuen neurketa Mungia ST-ak, Fabiolas San Antonio gainditzeko (58-40). Lan gehiago Paz de Ziganda Ikastolarentzat: 50-47ko emaitza Maristas Auto Ireguaren kontran, 17-3ko partzial batekin azken laurdenean. Eta Bizkaiko derbian, Askartza Claret Andrasak garaipen erosoa lortu zuen Paules Galtzagorriren aurrean (55-38).