Bigarren faseko bi jardunaldien ondoren, Nesken A1eko sei taldeak berdinduta daude. Emozio handia egongo da Lauko Finalerako borrokan. Eta mutilen mailan, FundaciĆ³n 5+11ren erremontada lidergoan mantentzeko, Easo Adarrarekin berdinduta.

NESKEN A1

Lehen jardunaldia garaipenik lortu ez zituzten taldeek ezin hobeki erreakzionatu zuten bigarrenean.

Malosten, Lointek Gernikak Loiola Indautxu gainditu zuten 60-56ko emaitzarekin, emozioz beteriko azken minutuen ondoren: 46-40 7 minuturen faltan, 0-10reko partziala bisitarientzat eta etxekoen 9-0koa (57-52). Leyre Vindelek 28 puntu saskiratu zituen.

Mendin, Electro Alavesa Araski Ointxek argi eta garbi irabazi zion Easo Ibaeta Basket-i (67-41), atsedenaldian erabakitako neurketan (40-21). Eta Divino Maestron, Asador 10 Gibajasek azken laurden ikusgarria jokatu zuen (22-4), aukerarik ez emateko Torrealday Asesores Ikasbasket-i (83-59).

NESKEN A2

Hirugarren garaipen jarraian eskuratu zuen La Sallek, Fundibide ISB-ren aurka (45-40). Emaitza honi esker, bilbotarrak kolidergoan mantentzen dira, Tabirako Baqueren berdinduta. Durangarrek ere irabazi zuten 5 puntugatik (60-65), Egibide Araskiren kantxan, azken minututan lortutako 4-12ko partzialarekin. Eta Leioan, lehen garaipena Askartzarentzat: 84-41ko emaitza Urgatziren aurrean.

MUTILEN A1

Kadete mailan bezala, azken txanpa ikusgarria behar izan zuen FundaciĆ³n 5+11-k Azkoitian irabazteko (68-78). 30 minutu handien ondoren, etxekoek 7 puntuko aldea zuten (52-45). Eta 4 minuturen faltan, 64-59. Baina txapeldunak buelta eman zion 2-13ko partzialarekin eta Harguindey-k epaia eman zion hiruko batekin.

Easo Adarra dago bigarren postuan, gasteiztarrekin berdinduta. Donostiarrek ere asko lan egin behar izan zuten Arrasateko derbian irabazteko (72-74). Mondragon Unibertsitateak erreakzionatu zuen hirugarren laurdenean (38-49) eta garaipena lortzeko zorian egon zen, baina Easok ez zuen huts egin libre marratik.

Eta Zorrotzan, Fundacion Bilbao Basket-ek garaipen erraza lortu zuen Electro Alavesa Araberri-ren aurka (84-58)

MUTILEN A2

Take Burruntzi Erretegia da bakarkako liderra, Cafes Aitona Askatuak Robotari irabazita (60-59), oso partidu parekatuan. Alde gehiago beste bi neurketetan: 36 puntugatik irabazi zion Toju Fundacion 5+11-k La Salle Bilbao-ri (81-45) eta 23 puntuko aldea Leioa SBT-arentzat Urgatziren kantxan (44-67).