Gipuzkoarrek zein bizkaitarrek garaipen guztiak lortu dituzte bigarren fasean eta, gainera, hiru garaipeneko aldea dute bosgarren postuarekiko. Mutilen multzoan, Fundación Bilbao Basketek lehen postuan jarraitzen du eta CDB Erroiibidek eskuratu zuen bere lehen garaipena.
MUTILEN A1
Bi emaitz estutuen ondoren, garaipen erosoa lortu zuen Fundación 5+11-k, Easo Mendaur-ren aurka (104-66). Lehen porrota donostiarrentzat eta, gainera, gasteiztarrek bigarren postua kendu diete.
Fundación Bilbao Basket mantentzen da lidergoan, Grupo Zaher ISB-ri irabazi eta gero (62-55). Pasaden jardunaldian bezala, partida handia jokatu zuten azpeitiarrek, baina ezin izan zioten azkena eman azken minutuetan (15-6ko partziala laugarren laurdenean).
Eta jardunaldia ireki zuen neurketan, bigarren faseko lehen garaipena erdietsi zuen CDB Erroibidek. Irundarrek Centro Estudios Mikeldi USK gainditu zuten, 58-49ko emaitzarekin, hirugarren laurden ikusgarriak bultzatuta (24-6). Garaipen honi esker, gipuzkoarrek laugarren postua hartu dute.
MUTILEN A2
Mondragon Unibertsitatea da bakarkako liderra, ZAST Zarautz-i irabazita 79-63ko emaitzarekin. Bigarren postura igo da CB Santurtzi SK, Getxo gainditu eta gero (76-69): bi taldeek berdindu zuten hiru laurdenetan eta moreek bere aldea lortu zuen hirugarrenean. Eta Ibaiondon, bere lehen garaipena eskuratu zuen Aplicaciones de Resinas GJ Araberrik, Redline Mekanika TAKEren aurka (68-54).
NESKEN A1
Hirutik hiru Ordizia eta Euskoart Ibaizabal-entzat. Bigarren faseko hasiera ikusgarria bi taldeentzat eta oina eta erdia Lauko Finalean (hiru garaipeneko aldea bosgarren postuarekiko).
Gipuzkoarrak mantentzen dira lehen postuan, hirugarren laurdenean ihes egin eta gero Lointek Gernikaren aurkako partiduan (38-54). Eta bizkaitarrek ez zuten huts egin etxean: 62-54 Mondragon Unibertsitatearen aurrean.
Eta Landakoko derbian, Centro Estudios Mikeldi USK-ren hasiera bikaina (13-26) eta Tabirako Baqueren hirugarren laurden ikusgarria: 18-4, 13-0eko partzial batekin partidari buelta emateko. Amaieran, Durangokoek irabazi zuten 63-58ko emaitzarekin.
NESKEN A2
Bilbotik iritsi zen jardunaldiko berri handia: denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Loiola Indautxuk, San Viator-ri irabazita (50-42). Azkoitian, bigarren faseko lehen porrota jaso zuen Ostadar SKT: 44-67 Movilteck ISB-ren aurrean. Eta jardunaldiko bigarren derbian, bakarkako lidergoa hartu zuen Easo AECC-rek, Goierri Oxykor-ri irabazita (71-58).