Fundacion Bilbao Basket-en ikusgarriko erakustaldia hiruko marratik LBC Cocinas.com taldeari irabazteko. Bigarren mailan, bi luzapen behar izan ziren Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa eta Mungiaren arteko lehian.

LEHEN MAILA

Artxandan eta hiruko marratik iritsi zen jardunaldiko ezustea. 20 hiruko saskiratu zituen Fundación Bilbao Basketek (Pedrosak 6, Del Val eta Peredak 5) LBC Cocinas.com-i irabazteko, azken txanpa ikusgarriarekin: 9 hiruko azken laurdenean (36-30) partidari buelta emateko.

Nahiz eta porrot hau, Errioxako taldea bakarkako lidergoan mantentzen da. Hori bai, Urgatzik zein Ordizia Basoa Banaketak-ek Nacho Arbues-en taldearen emaitza aprobetxatu zuen aldeak murrizteko. Azken minutuan erremontatu zuten gasteiztarrek Disdira Bitxitegiaren zelaian (62-64), Martinez-en hiruko erabakigarriari esker. Eta gipuzkoarrek irabazi egin zuten Atletico San Sebastian-en aurkako derbian (82-64).

Asteazkenean hasi zen jardunaldia: Redline Mekanika TAKEk Tecnun Askatuak gainditu zuen (82-64). Emaitza honek laugarren postua eman dio Universidad Deusto Loiola Indautxuri: bilbotarrek Arri BKL Senior Mutilak taldeari gailendu zion, 87-69ko emaitzarekin.

Eta asteburuko amaieran, Aranguren Mutilbasket-ek Leioari irabazi zion (69-60), hirugarren laurden bikainari esker (22-12)

BIGARREN MAILA

Jardunaldiko amaieran iritsi zen asteburuko onena. Bi luzapen izan ziren Hotel Gran Bilbao eta Mungia SK taldeen arteko lehia zuzenean. Bilbotarrek garaipena lortu zuten 93-90ko emaitzarekin eta, orain bigarren postuan daude, igandeko aurkariaren aurretik.

Goiko postuetan dauden taldeen artean, bakarrik La Sallek ezin izan zuen garaipena lortu. Luzapen baten ondoren, deustuarrek galdu egin zuen Askartza Claret-en kantxan (77-73).

Igoerarako borrokaren beste protagonistek garaipen erosoak eskuratu zituzten. Alkideba Ointxek ireki zuen jardunaldia Cafetería Tartalo Ibaizabal-i irabazita (80-63). Bilbon, lidergoan mantentzen da Estudios y Obras Rekalde Unamuno, Rodamientos Arizti mendean hartu eta gero (67-40). Eta 51 puntugatik irabazi zion San Prudenciok azken postuan dagoen Easo Tordowineri.

Gainera, Tabirako Baquek erraz gainditu zuen Mekalki Aloña Mendi (82-56). Eta hirugarren garaipen jarraian lortu zuen Erroibide Cárnicas San Marcial-ek (71-64), Salleko Renault Autonervion-en aurkako partidari buelta eman ondoren azken laurden bikainari esker (24-11).