La Salle Zurekin Busek zein Txintxu Gozotegia ISB-ak porrotak jaso zituzten asteburu honetan eta, lehen postuan mantentzen diren arren, bere aurkariek harrapatu zituzten lidergoan.

LEHEN MAILA

Igande goizean sortu zen asteburuko ezuste handia: denboraldiko bigarren porrota La Salle Zurekin Bus liderrarentzat. Bilbotarrek galdu egin zuten 63-47ko emaitzarekin lehen minututik menderatu zuen Megacalzado Ardoiren aurka. Amaiera lasaiaz gozatu zuten nafarrek.

Nahiz eta porrota hau, lehen postuan mantentzen dira Gorka Gonzalezen neskak, baina orain Campus Prometerekin berdinduta. Hirugarren laurdenean ihes egin ziren errioxarrak Hondarribia Ikasbasket-en kantxan (51-64).

Bere bolada txarrari agur esan zion Reproducción ART Araskik Landakon. Baina 0-7ko partziala eta Arrate Agirreren bi libre behar izan zituen garaipena lortzeko (63-64). Etxekoen azken hiruko izan zuten, baina ez zen sartu.

Seigarren postuan daude durangarrak, Easo San Martin Merkatuaren atzetik. Luzapen bat ondoren, donostiarrek Fonseca Basket Navarrari irabazi zioten (70-68). Eta laugarren postuan finkatzen da Lointek Gernika: bigarren zatian partidari buelta eman zioten bizkaitarrek, Bera Bera Bultz-en aurka (59-56, 22-31 atsedenaldian).

Salbaziorako borroka, garaipena eta aberagea eskuratu zituen Aranguren Mutilbasketek, aurkari zuzen bat den Leioa SBT-aren aurrean (76-52). Eta postu arriskutsuetatik ihes egin da Universidad Deusto Loiola Indautxu, CB San Ignacio Vitaldent-i erraz irabazita (45-66).

BIGARREN MAILA

Goizean izan zen Lehen Mailan. Eta arratsaldean Bigarrenean. Jardunaldiko ezuste handia sortu zuen Paules Galtzagorrik, liderrari irabazita (57-65). Barakaldoko taldeak partidari buelta eman zion 2-16ko partzial ikusgarriari esker eta oso garaipen garrantzitsua lortu zuen salbaziorako borrokan.

Lehen postuan mantentzen da Txintxu Gozotegia ISB, baina Afilados Gasteiz Arabarekin berdinduta. 61-56ko emaitza arabarrentzat Kaleangora Liceo Monjardin-en aurka, lehen zati bikainaren ondoren (38-21). Eta hamargarren garaipen jarraian San Ignaciorentzat (77-48), Askartzaren kontran.

Igoera Faserako borroka, garaipena, aberage eta bosgarren postua eskuratu zituen Mazarredo Fisioterapia Unamunok (57-49 Paz de Ziganda Ikastolaren aurrean), azken minutuetan erabakitako partiduan. Eta Mungiak laugarren postuan jarraitzen du, Inmobiliaria Dato40 Toju gainditu eta gero (53-46).

Logroñon, Benitoren saski batek garaipena eman zion Maristas Auto Ireguari, Bera Bera MRW Amararen aurka (57-55). Eta Fabiolas San Antoniok Getxori irabazi zion, lehen zati onari esker (39-23).

(ARGAZKIA: FNB Ardoi)