Euskal Saskibaloi Federazioak erabaki du lehiaketetako partidu guztiak atzeratzea, gaurtik aurrera eta hurrengo abisura arte (Gizonezkoen 1. Maila, Emakumezkoen 1. Maila, Gizonezkoen 2. Maila, Emakumezkoen 2. Maila, Nesken Kadete eta Junior Euskal Ligak eta Mutilen Kadete eta Junior Euskal Ligak).
Espainiako Saskibaloi Federazioaren gomendioei jarraituz eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari egindako kontsultaren ondoren, beharrezkotzat jotzen da neurri hori hartzea.
Euskal Saskibaloi Federazioak neurri hori hartu du kirol eta osasun agintari eskudunen jarraibideei jarraituz, jokalarien, entrenatzaileen eta zaleen segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko, ahal den neurrian.