Ostiral honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak argitaratu ditu bere Batzorde Delegatuak hartu dituen erabakiak 19/20ko lehiaketak amaitzeko.
FEB-k antolatutako 5 txapelketan (Urrezko LEB, Zilarrezko LEB, Emakumezkoen Endesa Liga, LF2 eta EBA) ez dira jaitsierarik izango.
Eta Urrezko LEB, Zilarrezko LEB eta LF2 mailetan, Igoera Faseako jokatuko dira Maiatzaren 25an FEB-k ziur daki fase hori ekainaren 30a baino lehen jokatu ahal izango dela.
URREZKO LEB
Gipuzkoa Basketek neurketa bat jokatuko du CBC Valladolid-en aurka, lehen postua erabakitzeko. Donostiarrek irabazi badute, igoera zuzena lortuko dute.
Galtzen badute, Igoera Fasea jokatuko dute. Igoera Fase hau ezin bada jokatu, Marcelo Nicolaren gizonek igoera lortuko dute.
ENDESA EMAKUMEZKOEN LIGA
19/20ko denboraldiak ez du txapeldunik izango. Eta Martxoaren 8an zegoen sailkapena izango da behin betikoa izango da.
Beraz, 3. postuan bukatuko du Lointek Gernika BIzkaiak; 5. postuan RPK Araskik eta 11. postuan IDK Euskotren taldeak.
16 talde ariko dira 20/21ko denboraldian.
ZILARREZKO LEB
Bai Juaristi ISB-k bai Zornotza ST-ak maila honetan jokatuko dute 20/21ko denboraldian.
EMAKUMEZKOEN LIGA 2
Multzo bakoitzako lau lehen sailkatuek Igoera Fasea jokatu ahalko dute (Ekainaren 30ยช baino lehen jokatu ahal izango da). Haien artean, A Multzoko 3. postuan zegoen GDKO Ibaizabal.
Igoera Fasea jokatzen ez bada, A eta B Multzoko liderrek igoera lortuko dute Endesa Emakumezkoen Ligara.
Hurrengo denboraldiari begira, lehiaketa sistema aldatu nahi du FEB-k: 12 taldeko 3 multzoak.
EBA LIGA
5 multzoko liderrek igoera lortuko dute, martxoaren 8ko sailkapenaren arabera
A Konferentzia bi azpitaldetan banatuta baitago, Mondragon Unibertsitateak Ointxek FEB-ri eskatu dio ea baduen igotzeko eskubiderik