LEB Mailako Euskal Kopa eta Leb Plata Kopako txapeldunak, Juaristi ISB taldeko kapitaniak denboraldi bikaina biribildu nahi du. Ibon Guridik aprobetxatu du Fase Presentziala Bilboko Deustu Unibertsitatean egingo dela entrenatzaile gisa duen ezagutza areagotzen jarraitzeko.
Zer moduz daramazu Online Fasearen lehen asteak?
Ongi daramat, lehen egunak plataformarekin pixkat familiriarizatu, irakasle eta tutoreak ezagutu eta kurtsoan zehar izango dugun dinamika aztertzeko izan dira. Orain zati orokorreko gaiak lantzen ari gara, faktore fisiologikoen arlotik hasita. Prestatzaile fisiko ez garenontzat gauz berriak dira baina izan ditugun irakasleekin izan ditugun bi tutoretza saioak, oso baliagarriak izan dira. Aipatzekoa da irakasleen maila, esperientzia akademiko eta profesional ikaragarria dutenak bai dira.
Gaur egungo osasun krisiaren ondorioz, Online Fasea bultzatu behar izan da. 1. Eta 2. Mailako Kurtsoetan baino atseginagoa?
Azkenean gaur egun bizi dugun egoerak ahal den ehinean guztia digitalizatzea eragin du. Azkenean irakaskuntza aspalditik hasia zegoen online bidez ematen eta honek zeure egunerakotasunarekin uztartzeko errastazunak ematen dizkizu. Hala eta guztiz ere, honelako kurtsoetan aurrez aurre sortzen den feedback-a bai esperientziak konpartitzeak, zalantzak bertan argitzeak… ere formazioa hobetzea dakarrela pensatzen dut.
Egin den planteamentua oso egokia iruditzen zait, non bloke orokorreko arlo batzuk online emango diren, fase presentzialari garrantzia kendu gabe. Azkenean kurtso honek duen berezitasunik handia fase hori da eta gehienok aurten ospatzeko irrikitan gaudela pentsatzen dut.
Zerk eraman zintuen Bilboko CES2020 kurtsoan izena ematera?
Orain dela bi urte hasi nintzen entrenatzaile laguntzaile gisa eta lehen mailako entrenatzaile kurtsoa egin nuen. Aurten berriz, jokalari eta formazioko taldeetan entrenatzaile lanak uztartu ditut 2. Mailako kurtsoa ateratzen ari nintzen bitartean.
Azkenean nahiz eta jokalari gisa urte askoz ibili, entrenatzaile lanak egitea oso desberdina dela ikusi nuen. Hasieran ez nekien urte edo aste bat nola planifikatu aspektu tekniko edo taktikoak lantzeko , eguneko entrenamentu hutsean zentratzen nitzen. Lehen eta Bigarren mailako kurtsoek, aspektu horien inguruan reflexio eta ezagutza gehiago izatea ekarri didate.
Hori hórrela izanda eta aurten Bilbon egiteko aukera genuela ikusita, ez nuen dudarik egin izena eman behar nuela. Gainera bertan izango ditugun irakasle eta entrenatzaileen maila ikusirik gehiago motibatu nintzen.
Zer espero duzu Bilbon egingo den Fase Presentzialetik?
Saskibaloia ikaragarri gustatzen zaigun jende ugari bilduko gara bertan, non batzuk entrenatzaile, besteak jokalari edo koordinatzaile bezala esperientzia dutenak. Elkarrekin esperientziak konpartitzeak oso aberasgarria izango da guztontzat. Bestalde bertan izango ditugun entrenatzaileen saioak eta esperientziak entzutea luxu bat iruditzen zait.
Bestalde, saskibaloiari esker harreman onak egin ohi izaten dira eta entzun dudanez kurtso honetan ere giro bikaina egoten omen da.
28 euskal entrenatzaile. Bigarren urtez jarraian, CES-reko Fase Presentziala Euskadi egingo da. Prestakuntza handitzeko aukera ona.
Azkenean saskibaloirako Euskal Herrian dagoen zaletasunaren irudia da hori. Garbi dago jendeak baduela saskibaloi pasioa, entrenatzaileek formatuz joan nahi dutela eta hori oso osasungarria da Euskal Herriko saskibaloiarentzat. Gertu maila honetako kurtsoak egiteko aukerak izanda, jendeak erantzun egiten du.
Nolakoa izango litzateke Ibon Guri entrenatzailea Ibon Guridi jokalariarekin?
Jokalari izan diren entrenatzaile gehienek jokalari gisa zuten izaera edo karakter zati bat mantentzen dutela esango nuke entrenatzaile bezala. Niri betidanik intentsitate eta ritmo haundiz jokatzea gustatu izan zait, beraz bide beretik joango nintzatekela uste dut. Bestalde beti gustatu izan zaidanez gogor eta intentsitate handiz defenditzea, puntu honi garrantzia itzela emango diodala pentsatzen dut beti.