Aurreko urteetan bezala, Euskal Saskibaloi Federazioak kanpusak antolatuko ditu Gipuzkoako herrian, 2020/2021 denboraldian kadete kategorian parte hartuko duten jokalarientzat. Kanpusak Uztailaren 6tik 29ra ospatuko dira.

Kanpusean dauden bitartean, jokalariak Zarauzko aterpetxean egongo dira ostataturik, eta entrenamendu-saioak herri bereko Antonianos kiroldegian egingo dira. Osasun-kontrol osoa egiteko, 160 lagunentzako lekua duen Zarauzko aterpetxea erreserbatuta egongo da ESFren teknifikazio-campuseko 40 parte-hartzaileentzat bakarrik, eta Antonianos kiroldegia, berriz, campusa egiteko
erreserbatuta egongo da.

Euskadiko Selekzioaren kidego teknikoek zuzenduko dituzte kanpusak.

SELEKZIOAK, HAUTATZAILEAK ETA DATAK

Kadete Neskak – Joseba Lizarralde – Uztailaren 6tik 9ra – DEIALDIA

Kadete Mutilak – Mikel Odriozola – Uztailaren 10retik 13ra – DEIALDIA

Haur Mutilak – Ignacio Gómez – Uztailaren 14tik 17ra – DEIALDIA

Haur Neskak – Dani Abascal – Uztailaren 18tik 21era – DEIALDIA

Mini Mutilak – Alberto Alonso – Uztailaren 22tik 25era – DEIALDIA

Mini Neskak – Mikel Retolaza – Uztailaren 26tik 29ra – DEIALDIA