Irailaren 19 eta 20an jokatuko da lehen jardunaldia, baina astebete lehenago hasiko da denboraldia, Superkoparekin. 6. jardunaldian iritsiko da lehen derbia.

Gaur goizean, Madrilen, 2020/21eko Emakumezkoen Endesa Ligako egutegiaren zozketa egin du Espainiako Saskibaloi Federazioak. Denboraldi honetan, 16 taldek jokatuko dute emakumezkoen goreneko mailan, jaitsierak ez egon eta Movistar Estudiantes eta Spar Gran Canaria LF2-tik iritsi ostean.

WEB EGUTEGIA

PDF EGUTEGIA

Gure taldeei dagokienez, lehen jardunaldian, gure hiru taldeek etxetik kanpo jokatuko dute, irteera zailarekin Lointek Gernikarentzat. Urriaren 17an, 6. jardunaldian, iritsiko da lehen derbia: IDK Euskotren vs Kutxabank Araski. Astebete geroago, Made Urietaren taldeak Mario Lopez-en neskeen aurka jokatuko du. Eta 11. jardunaldian, Azu Muguruzarenak berriro etxekoak izango dira talde bizkaitarraren aurrean.

LEHEN JARDUNALDIA (2020/09/19-20)

Valencia BC – Lointek Gernika Bizkaia

Al Qazeres Extremadura – Kutxabank Araski

Embutidos Pajariel Bembibre – IDK Euskotren

DERBIAK

IDK Euskotren – Kutxabank Araski (6. eta 21. jardunaldiak)

Kutxabank Araski – Lointek Gernika Bizkaia (7. eta 22. jardunaldiak)

IDK Euskotren – Lointek Gernika Bizkaia (11. eta 26. jardunaldiak)