Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, Bilbao Arenan maila goreneko kirol-lehiaketa hau egitea “aukera paregabea da hiriko jarduera ekonomikorako, turismoaren eta ostalaritzaren sektoreentzat, besteak beste”.
Alkatea pozik agertu da “Bilbo Superkoparen egoitza izateko aukeratu dutelako; horrek erakusten baitu uri erakargarria izaten jarraitzen duela, ekitaldi handiak antolatzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak dituena eta horretarako prestatuta dagoena”.
Azkenik, Juan Mari Aburtok gogorarazi du Bilboko Udalak emakumeen kirola bultzatzeko eta sustatzeko apustu “irmoa” egin duela, “ezberdintasunak ezabatzeko eta gizarte esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko gakoetako bat delako“.