Asteazkenean, hilak 26, Bilbao Arena prensa aretoan, finalerdietako parekatzeak ezagutuko ditu Endesa Emakumezkoen Ligako Espainiako Superkopak. Irailaren 12 eta 13an hasiko da hurrengo denboraldia, txapelketako, Superkoparen 18. edizioarekin: pasaden kurtsoaren lau talde onenak izango dira Bilbao Arenaren kantxan.
Irailaren 12 eta 13an 2020/21eko denboraldiaren lehen minutuak biziko ditu Endesa Emakumezkoen Liga, Espainiako Superkoparekin. Txapelketa hau adin-nagusitasunera helduko da eta formato berria estreinatuko du, pasaden denboraldiaren lau talde onenekin.
Modu honetan, azken txapeldunak eta ohiko finalistak diren Spar UniGirona eta Perfumerias Avenida taldeek beste titulu bat bilatuko dute, bi aurkari berrien aurka. Bai Lointek Gernika Bizkaiak bai Valentzia Basketek bere lehen Superkopa jokatuko dute eta aukera aprobetxatuko dute bere talde indartuak aurketzeko.
Hau Irailean izango da, denboraldiko lehen titulu ofizialean. Lehenago, hilak 26, asteazkenean, Bilbao Arena Jauregiaren prentsa aretoan, ospatuko da finalerdietako kanporaketak, Marta Fernandez-ek aurkeztutako zozketan. Ez dago serie-bururik izango, beraz, parekatze guztiak posible izango dira.
Etxeko taldea delako, Lointek Gernika Bizkaiak beti jokatuko du etxeko taldea gisa, finalerdietako ordutegia aukeratu ahal izaten, Bilbao Arena inguru paregabean ospatuko den ekitaldian.