Gaur hasiko da Endesa Emakumezkoen Liga eta ere bai gizonezkoen txapelketa. Eta emakumezkoen goreneko mailan bezala, berriro hiru talde izango ditugu, Acunsa GBC-ren igoerari esker. TD Systems Baskoniak Valentzian lortutako titulua defendituko du.
2019/20ko denboraldia Ekainaren 30rean amaitu zen La Fontetan, Baskoniaren tituluarekin. Eta hiru hilabete baino gutxiago geroago, Endesa Liga itzuliko da, 19 taldekin, 3 euskaldun: TD Systems Baskonia, RetaBET Bilbao Basket eta Acunsa GBC.
TD SYSTEMS BASKONIA
Gasteiztarrek presiorik gabe aurre egingo diote kurtso berriari. Valentzian lortutako titulua denboraldi zailaren amaiera perfektua izan zen, aldaketa askorekin. Baina gasteiztarrak sasoi onenean iritsi ziren unerik garrantzitsuenera.
Baina presiorik ez egon arren, anbizioa dago. Jekiri, Peters eta Giedraitis (aurredenboraldiko sentsazioetako bat) jokalarien fitxaketek konpentsatu dituzte Shengeila kapitaina, Granger eta Shields-en irteerak. Eta harrobiaren eta gazteen aldeko apustua egin dute gasteiztarrek, Sederkerskis, Raieste eta Kurucs-en eskutik. Eta fitxaketaren bat espero da, Carrington-en agur eta gero.
La Fontetaren heroien artean mantentzen dira Henry, Vildoza, Dragic, Pollonara, Diop eta Fall. Igandean estreinatuko dira Dusko Ivanovic-en gizonak, Valentziaren aurka.
RETABET BILBAO BASKET
Bizkaitarren itzulera ACB-ra ezinhobea izan zen: Errege Kopa jokatu zuten, bosgarren postuan denboraldia gelditu zenean eta, garrantzitsuena, irudi bikaina bere zaleentzat eta ligarentzat.
Baina denboraldi bikain hori ere izan da albisterik txarrena bilbotarrentzat, izen handiak agur esan ziotelako Miribillari: Boutielle (denboraldiko erdialdean), Lammers, Sulejmanovic eta Rafa Martínez. Gainera, Schreiner eta Sergio Rodriguez ere ez daude Proiektu berri sortzeko, Hakanson antolatzailea, Reyes eta Zyskowski hegalekoak eta Jones, Dos Anjos eta Kingsley pibotak.
Alex Mumbrú entrenatzaileak esan du pasaden denboraldian gertatutakoa ez dela bizkaitarren errealitatea. Kurtsoa hasteko, bidaia Herbalife Gran Canariaren kantxara.
ACUNSA GBC
Urte batez egon dira donostiarrak Urrezko LEB Ligan. Printzesa Kopa eskuratu ostean, Marcelo Nicolaren taldea bigarren postuan zegoen txapelketa gelditu zenean. Ziurtasungabe-aste batzuen ondoren, donostiarren kirol igoera baieztatu zuen Espainiako Federazioak.
Baina aste batzuk gehiago itxaron behar izan zuen Gipuzkoa Basketek ACB-k 2020/21erako txartela ezagutu arte. Hortik aurrera, lan asko galdutako denbora berreskuratzeko. Eta jokalari guztien aurkezpena egun verberan. Oroz, Olaizola eta Motos gipuzkoarrek jarraitzen dute, Johnny Dee bezala. Eta 8 fitxaketa: Span eta Faggiano antolatzaileak, Brandone Francis eskolta, Tomas eta Radoncic hegaleko nazionalak eta Okouo, Magarity eta Echeniqueren barneko indarra.
Permanentzia da donostiarren helburua. Eta, halabeharrez, Acunsa GBC-ak Miribillan hasiko du denboraldia, Supercoparen txapelduna den Real Madril-en aurka.