Astelehenean, hilak 12an, Euskal Kopa EBA-k 2020ko txapelduna ezagutuko du. Aritzbatalde kiroldegiak hartuko du txapelketako Lauko Finala. Finalaurrekoetan, CB Santurtzi SK – Mondragon Unibertsitatea eta Easo Bodegas Muga – Ulacia Zarautz.

Pasaden asteburuan jokatu zen multzo fasearen hirugarren jardunaldian eta multzo bakoitzako lidergoak zeuden jokoan. Bizkaitarrek eta donostiarrek saria lortu zuten, Arrasaten eta Zarautz-en irabazi eta gero.

Baina partidak galdu zituzten taldeek saria izan zuten ere, finalaurrekotararako txartela lortu baizuten.

Santurtzi eta Mondragon Unibertsitatea aurrez aurre egingo dira berriro, pasaden urteko lehia handiaren ondoren, azken segundutan erabakita. Hirugarren titulua jarraian bilatuko dute Iñaki Ogararenek.

Beste finalaurrekoetan, derbi gipuzkoarra. Ez Easo Bodegas Mugak Ez Ulacia Zarautzek ez zuten pasaden urteko Lauko Finala jokatu.

Euskal Koparen Lauko Finala azken froga izango da ligaren hasiera baino lehen, urriak 17an.

Partida guztiak jarraitu ahalko dira NBN23-ren Swish aplikazioaren bitartez.

ORDUTEGIAK

Urriak 11, Igandea

16:30 CB Santurtzi SK – Mondragon Unibertsitatea

19:00 Easo Bodegas Muga – Ulacia Zarautz

Urriak 12, Astelehena

18:00 Final