Larunbat ikusgarria eskaini ziguten gure kadeteek, puntuak eta kalitatea barra-barra izanez. Nesken txapelketan, berdinketa hirukoitza lehen postuan.

MUTILAK

Puntu asko eta berdintasuna utzi zizkigun denboraldiko bigarren jardunaldiak. FundaciĆ³n Bilbao Basket eta Fundacion 5+11 lidergoan daude, bilbotarrak lehen postuan.

Aimar Herranen mutilek hirugarren laurdenean apurtu zuten TAKE-ren aurkako partida (83-69). 14-5ekoa atsedenaldiaren ondoren eta neurketa erabakita. Nahiz eta porrota, gipuzkoarrek itxura bikaina erakutsi zuten.

BAKH kiroldegian, FundaciĆ³n 5+11 eta Easo Mandoegi ikuskizun ederra eskaini zieten. Joan Brauliorenak bIgarren laurdenean ihes egin zirela zirudien (42-28), baina donostiarrek partida berdintzea lortu zuten, 3-14ko partzial bat ostean. 67-63ko emaitza azken laurdenera bidean. Eta bi minututan, gasteiztarrek epaia eman zioten, 13-2koari esker. Amaieran, 91-78.

Eta Ibaiondon, Santurtziren azken laurden zoragarria ATE Asesores Araberriri irabazteko. 31 puntu saskiratu zituzten Alberto Lodeiroren mutilek, garaipena eskuratzeko oso neurketa parekatuan (76-85).

NESKAK

Porrotik gabeko berdinketa hirukoitza. Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araski lider berria da, garaipen zabala lortu eta gero Ordizian (31-104).

Alex Susorenekin batera, Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmet eta Lointek Gernika. Donostiarrek irabazi egin zuten Galdakaon (52-72), lehen laurden parekatuaren ondoren (17nako berdinketa). Eta bere uztaia itxi zuten bizkaitarrek hirugarren laurdenean (4 puntu saskiratu zituen Movilteck ISB-ak), garaipena eramateko Azkoitiatik.

Centro de Estudios Mikeldi USK eta Tabirako Baqueren arteko derbia izan zen jardunaldiko partidarik hunkigarri eta parekatuena. Denboraldiko lehen garaipena bilbotarrentzat (62-61), 10-0eko partzialari esker neurketako une klabean. Durangarrek partida bukatu zuten 0-5ekoarekin, baina ez zen nahikoa izan.