Euskadiko titulurako borrokan izango diren taldeak bere potentziala erakusten hasi dira. Garaipen guztiak lortu dituzte Fundación 5+11-k, Fundación Bilbao Basket-ek eta Easo Urdaburuk.

MUTILAK

Jardunaldia oso laster hasi zen: hiru partida programatuak larunbateko 10:30etatik baino lehen.

BAKH kiroldegian, Fundación 5+11k bere lehen postua sendotu zuen. Miguel Ángel Hoyoren mutilek TAKE Burruntzi gainditu zuten, 104-50eko emaitarekin.

Gasteizen ere, Fundación Bilbao Basketek Electro Alavesa Araberriri irabazi zion (76-85). Beti aurretik bilbotarrak, 20 puntuko aldearekin hirugarren laurdenean (45-65). Azken laurdenean iritsi zen etxekoen erreakzioa: 14-1eko partziala eta 76-82 minutu baten faltan, baina ez zen nahikoa izan.

Gaskan, Easo Urdabururen bigarren laurden ikusgarria (29-11) aurrea hartzeko Toju Fundación 5+11ren aurkako partidan. Gasteiztarrek ez zuten amore eman eta 5 puntura hurbildu ziren hirugarrenean (54-49). Baina etxekoen 8-0eko partzialak epaia eman zion neurketari, 2 minutu geratzen zirenean.

Eta jardunaldiko azken partiduan, derbi Musakolan eta garaipena Mondragon Unibertsitatearentzat, Alter Consulting ISB-ren aurka (84-63). Lehen laurden ikusgarria erasoan (30-21) eta etxekoen 18-2ko partziala hirugarren eta laurgarren laurden artean partida apurtzeko (75-50).

NESKAK

Asteburuko partida bakarran, Electro Alavesa Araski Ointxek erraz gainditu zuen Easo Ibaeta Basket (60-81). Iñaki Ortiz-en neskek 15 minutu zoragarriak eskaini zituzten: 15-43ko emaitza, 0-16ko partzialaren ondoren. Nahiz eta partida galduta izan, lanean jarraitzen zuten donostiarrek eta azken laurdenean irabazi egin zuten (23-13).