Euskal Saskibaloi Federazioa bere 2020 urteko hauteskunde-prozesua hasteko zorian dago. Eta prozesu horren lehen urratsa Batzar Nagusia egitea izango da, Abenduaren 11n.
Batzar Nagusi horretan, Hauteskunde-Batzordea izendatuko da: hiru kide titularrak osatuko dute eta beste hiru batzordeak izango dira.
Hauteskunde-Batzordearen parte izan nahi dutenek Abenduaren 4ko 12:00ak baino lehen bidali beharko dute beren hautagaitzaren dokumentua (HEMEN JAITS DEZAKEZU) bidali beharko diote Euskal Saskibaloi Federazioaren Idazkaritza Nagusiari, baita NANaren aurralde eta atzealdearen kopia bat ere.
Abenduaren 11n egingo den Batzar Nagusiak hurrengo Gai-Zerrenda izango du:
- Irailaren 25ean Batzarrera bidalitako inkestaren emaitzak irakurri eta onartzea
- Presidentearen Txostena
- Euskal Saskibaloi Federazioaren Hauteskunde-Batzordearen izendapena
- Galde-eskeak
Osasun agintariek ezarritakoa betetzeko (aforoa, segurtasun-distantzia, etc..), laster adieraziko dugu ospakizunaren lekua. Nahitaezkoa da, Abenduaren 3ko 12:00ak baino lehen, batzarreara joatea baieztatzea, secretario@basketbasko.com posta elektronikora.