Playofferako postuetan kokatu da talde gasteiztarra, bere bolada ona luzatu eta gero La Seun, aurkari zuzenaren aurrean garaipen garrantzitsuarekin. Emakumezkoen Endesa Ligako 17 jardunaldiko beste bi partidetan, kanpoko porrotak bai Lointek Gernika Bizkaiarentzat bai IDK Euskotren-entzat.
CADI LA SEU 55 – KUTXABANK ARASKI 67
Arabako taldeak ‘on-fire’ jarraitzen du. Made Urietarenek laugarren garaipen jarraian eskuratu zuten, aurkari zuzenaren kantxan, eta zortzigarren postura igo dira, IDK Euskotrenekin berdinduta.
Lehen zati parekatuaren ondoren, bere lehen ihesaldia sortu zuen Kutxabank Araskik, 0-8ko partzialari esker (31-42), bigarren zatiko hasieran. 15 puntugatik irabazten joan ziren, baina bizirik mantendu zen Cadi La Seu 9-0ekoari esker (45-50). Made Urietarenek ez zioten aukera gehiagorik nahi eman: defentsa bikaina eta 2-10rekoa denboraldiko zortzigarren garaipena lortzeko.
EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE 62 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 49
Ahazteko partida talde bizkaitarrak jokatutakoa Bembibre Arenan. Beti atzetik joan ziren Mario Lopez-en neskak eta, porrotaz gain, sailkapeneko laugarren postua galdu zuten.
Hasieratik, neurketaren aurrea eraman zuen Embutidos Pajariel Bembibrek, erosoz nagusituz eta 15 puntuko aldea lortu atsedenaldirako minutu baten faltan. Eta hasierako 11-0ekoarekin, etxekoek partida historiarik gabe utzi zuten 25. minutuan.
SPAR GIRONA 65 – IDK EUSKOTREN 58
Azu Muguruzaren emakumeek aurpegia eman zioten sasoirik onenean dagoen taldeetako bati, erremontada ikusgarria sortuz bigarren laurden kaskarraren ondoren, baina porrot bat ekarri zuten Gironatik. IDK Euskotren zazpigarren postuan iritsi da Gabonetara.
38-21 izan zen atsedenaldiko emaitza, 24-6eko partzial erabatekoaren ondoren. Baina gipuzkoarrek ez zuten amore eman. Pixkanaka pixkanaka puntuak murrizten joan ziren, 56nako berdinketa ipintzeko 2 minuturen faltan. Partida berria, baina etxekoek ez zieten aukerarik eman: 7-0ekoa donostiarren itxaropenako bukatzeko.