Asteburu honetan ohiko lehiaketari ekingo diogu gure Lehen Mailan. Azken bi hilabetean, Euskal Saskibaloi Federazioak, kluben eskaerei erantzunez, jardunaldi batzuk atzeratu zituen. Larunbatean ohiko programazioa itzuliko da, egungo egoera moldatutako lehiaketa-sistemarekin.

Lehiaketa-sistema berri honek bi fase izango ditu. Lehenengoan, parte hartzen duten 14 taldeek itzuli bat jokatuko dute (13 jardunaldi). Larunbat honetan baino lehen jokatutako partiden emaitzak baliozkoak izango dira.

Partidak osasun-protokoloaren arabera atzeratzekotan, taldeek hilabete bateko epea izango dute neurketa hori jokatzeko. Martxoaren 28an amaituko da lehen fasea.

Bigarren fasea bi multzotan banatuta egongo da eta diferentziak egongo dira emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketaren artean.

EMAKUMEAK

A-1: Lehen lau sailkatuak. Bi itzuliko liga (6 jardunaldi)

A-2: Beste 10 taldeak. Itzuli bateko liga (9 jardunaldi)

GIZONAK

A-1: Lehen sei sailkatuak. Bi itzuliko liga (10 jardunaldi)

A-2: Beste 8 taldeak. Itzuli bateko liga (7 jardunaldi)

Lehen Fasea osorik jokatu baino lehen lehiaketa behin-betiko gelditzekotan, denboraldia hutsik  geratuko da eta ez da ez igoerarik ez jaitsierarik izango.

Gure web orrialdeko Dokumentu atalean eskuragarri daude Lehiaketa-Oinarrien eranskinak

EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA

GIZONEZKOEN LEHEN MAILA