Donostiak jokatu zen jardunaldiko derbi bakarra. Eta Miguel Angel Hoyoren mutilak garaile irten ziren Gascatik. Gainera, asteburu ikusgarria pibotentzat: Imanol Artiñanok 42ko balorazioa lortu zuen (30 puntu eta 12 errebote) eta Martin Buesak ere 30 puntu saskiratu zituen.

EASO BODEGAS MUGA 74 – BASKONIA 81

Talde gasteiztarrak bere bolada ona luzatu zuen Gascan. Hirugarren garaipen jarraian Miguel Ángel Hoyoren mutilentzat, sailkapenean 4-4ko balantzea ipintzeko, Easo Bodegas Muga, berriz, 3-6koarekin geratzen da.

Partidaren klabea hirugarren laurdenean egon zen. Atsedenaldiko 43-42tik 51-59ra pasatu zen, zortzi minutu geroago. Etxezarretaren hirukoaren ondoren, donostiarrak 2ra hurbildu ziren (65-67), baina Cissokok epaia eman zion 7 punturekin (68-78).

CB SANTURTZI SK 80 – CB SOLARES 78

Eta Santurtzi, hirugarren laurdena klabea izan zen ere. Laurden honetako 29-19ko emaitzari esker, moreek CB Solares-en aurkako partidari buelta eman zioten (29-37 atsedenaldian). Neurketa oso parekatua mantendu zen azken minututara arte. Eta azken txanpan, Bingen Perez erabakigarri izan zen.

Baina Imanol Artiñano izan zen partidaren protagonistarik handiena: 30 puntu, 12 errebote eta 40ko balorazioa. Pibotarekin batera, Juanchi Orellano: 12 puntu, 15 asistentzia eta 28ko balorazioa.

LBC COCINAS.COM 69 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 81

Multzoko liderra den Megacalzado Ardoi harrapatu dute Iñaki Ogararen mutilen, Logroñon lortutako garaipenari esker. 7-2ko balantzea moreentzat, nafarrekin berdinduta. Lehen zati ikusgarria (40-47), non Mondragon Unibertsitateak erritmoa beti markatu baitzuen.

Bigarren zatian ehunekoan jaitsi ziren eta etxekoek markagailua estutu zuten (56-59). Baina 0-8ko partziala gipuzkoarrei beharrezko arnasa eman zien partidaren amaiera arte ez sufritzeko. Martin Buesaren neurketa bikaina, 30 punturekin.

GOIERRI IPARRAGIRRE 52 – CB VALLE DE EGÜES 78

Garaipena ezagutu gabe mantentzen dira Urretxukoak, Aldirin porrot gogorra jaso eta gero. Beti atzetik gipuzkoarrak eta nafarrek 10 puntuko aldea lortu zuten bigarren laurdenean (22-34).

Egoera ez zen aldatu hirugarrenean eta etxekoek ez zuten aukerarik izan.