Euskal Saskibaloi Federazioaren Presidentziarako hautagaien behin-behineko aldarrikapenari errekurtsoak aurkezteko epea bukatu eta gero, ez dago errekurtsorik, beraz, behin betiko hautagaiak aldarrikatu dira.

Datorren ostegunean, hilak 4, ospatuko da, Bilboko Barcelo Nervión hotelean, ESF-ren Ezohiko Batzar Nagusia (19:00etan lehen deialdian eta 19:30etan bigarrenean).

Hauexek dira Euskal Saskibaloi Federazioaren presidentziarako hautagaitzak:

GERMAN MONGE GANUZAS jauna

LUIS MARIA SAUTU APELLANIZ jauna

Batzarkideen joan-etorria errazteko, otsailaren 3an, Bilbotik kanpo bizi den batzarkide bakoitzari bidaliko dio Euskal Saskibaloi Federazioaren Hauteskunde Batzarrak emandako banakako egiaztagiria, bere joan-etorria onartzeko.