Sautuk Batzar Orokorarren gehienen babesa jaso du, Bilboko Barceló Nervión hotelean ospatutako Ezohiko Batzar Nagusian. Botazioan, German Mongeri irabazi dio
Ezohiko Batzar Nagusia 19:00etan hasi da, lehenengo deialdian, 49 kideekin.
Hautagai bakoitzak 10 minutu izan ditu Batzar Nagusiari bere proiektua adierazteko.
Hitzaldiak bukatu eta gero, botazioa egin da, estamenduetan.
Hauxe izan da botazioaren emaitza:
Luis María Sautu: 35
Germán Monge: 14
Horrela, Batzar Nagusiak Luis Mari Sautu Euskal Federazioaren behin-behineko presidente gisa aldarrikatu du.
Datorren astean, Hauteskunde Batzordeak behin betiko aldarrikapena egingo du.