Nerbioiko Eskuinaldeko derbiak liderraren lehen porrota ekarri zuen, erremontada bikaina sortu zuen Leioaren aurka. Asteburu oso parekatua izan zen: partida guztiak 5 puntu edo gutxiagogatik erabaki ziren. Eta Bigarren Mailan, Alkideba Ointxe lider berria da, San Prudenciorekin berdinduta.

LEHEN MAILA

Asteburuko ikusgarria gure mahaia gorenean, neurketa oso berdintsuekin eta liderraren lehen porrotarekin.

Faduran, Eskuinaldeko derbian, Leioak porrotik gabeko Getxori irabazi zion, 64-66ko emaitzarekin, asteburuko erremontada sortu ostean. Imanol Adan-en taldeak 20 puntugatik irabazten joan zen bigarren laurdenean (37-17) eta 10 puntuko aldea izan zuen azken laurdenaren erdialdera (63-53). Baina Eder Chavarriren bi hirukok bisitarien bueltari hasiera eman zion eta Juan Torresek bukatu zuen.

8-1eko balantzea oraindik liderra den Getxorentzat eta 7-3koa eta hirugarren postua Leioarentzat.

7-2koarekin ipini da Fundación Bilbao Basket, asteburu honetan bi garaipenei esker. Igandean aise gainditu zuen Arri BKL (90-39). Eta larunbatean, Tecnun Askatuak gainditu zuen, 62-65eko emaitzarekin. Donostiarrak 16 puntugatik galtzen joan ziren azken laurdenaren hasieran (37-53), baina puntu batera hurbildu ziren. Betolazak epaia eman zion azken minutuan.

Jardunaldia larunbat goizean hasi zen, etxekoen garaipen bakarrarekin: 84-79 Estudios y Obras Rekalderentzat, Atlético San Sebastian-en aurrean. Beti gainetik bilbotarrak, beti borrokatzen donostiarrek, 62-51eko emaitzarekin barne. Hirukoen bidez erreakzionatu zuten, baina aurretik ipintzea falta zitzaien.

Eta Irulegin, jardunaldiko itxieran, Ordiziak bigarren garaipen jarraian eskuratu zuen (55-58). Juanan Sarasolaren mutilek buelta eman zioten hirugarrenenan (36-28tik 48-50rera) eta garaipena itxi zuten defentsatik, puntu gutxiko azken laurdenean.

BIGARREN MAILA

Liderraren aldaketa, nahiz eta berdinketa mantentzen den buruan. Alkideba Ointxek lehen postua hartu zuen, 60 puntugatik (47-107) irabazi ostean Bilboko Escolapios ikastetxean.

3-0eko balantzea Arrasatekoentzat, Ebaki Solutions San Prudencio bezala. Gasteiztarrek partida kontrolpean zutela zirudien (54-38), baina Easo Tordowinek markagailua estutu zuen (63-62). Atlético San Sebastian-i gertatu zitzaion bezala, aurretik ez ipintzea klabea izan zen eta garaipena Gasteizen geratu zen.

Eta Getarian, emozioz handiko partidah, Sharks taldeak Mungiari irabazi zion (55-54(, Manterolaren saski bati esker neurketako azkenaurreko jokaldian.