Kaleangora Liceo Monjardín, San Ignacio, Afilados Gasteiz Araba, Maristas Auto Iregua, Askartza Claret eta Txintxu Gozotegia ISB. Hauexek dira Lehen Mailara igotzeko borrokatuko duten taldeak.
Larunbatean amaitu zen txapelketako lehen fasea, bi ezezagunarekin jokoan, bat multzo bakoitzean. A multzoan, Atletico San Sebastian-en garaipenak (41-51 Mungiaren kantxan) txartela eman zion Txintxu Gozotegia ISB-ri. Multzoko beste partidan, Igoera Fasean errepikatuko den neurketa batean, Kaleangora Liceo Monjardín liderrak Maristas Auto Ireguari irabazi zion (43-56).
Eta B multzoan, Inmobiliaria Dato40 Toju-k irabazi behar zuen igoerarako borrokatzeko. Baina gasteiztarrek galdu egin zuten Navasket-en kantxan (49-36). Beraz, Askartza Claret hirugarren postuan bukatu da. Gainera, Ibaiondoko porrotik gabeko taldeen arteko lehian, San Ignacioren garaipena, Afilados Gasteiz Arabaren aurrean (69-63). Eta Bera Bera Goikoak Lagunak Furgovip gainditu zuen (69-51).
Bigarren faseak hurrengo asteburuan hasiko dira. Igoera fasean, bi itzuli, 10 jardunaldia eta bi taldek igoera lortuko dute. Eta Federazio Kopan, itzuli bat eta 9 jardunaldi.