Donostiarrek Fundación Bilbao Basket gainditu zuten eta lidergoa eman zioten Fundación 5+11ri. Txapeldunek izan nahi badute, bilbotarrek ez dezakete huts egin eta 5 puntu edo gehiagogatik irabazi beharko dute Gasteizen.

MUTILEN KADETE – A1

Gascak sailkapenari iraulketa eman zion. Easo Mandoegik Fundación Bilbao Basket-i irabazi zion 74-72ko emaitzarekin eta lehen postuan ipini zuen Fundacion 5+11. Bilbotarrek irabazteko hirukoa izan zuten azken jokaldian eta orain, txapeldunak izan nahi badute, bere hiru partidak irabazi beharko dituzte. Eta Fundación 5+11k huts egin ez badu, Aimar Herran-ek zuzendutako taldeak 5 punto edo gehiagogatik irabazi beharko dute Gasteizen.

Jardunaldi oso parekatua, non partida guztiak 2 puntugatik erabaki baitziren. Musakolan, Fundación 5+11k Mondragon Unibertsitateari irabazi zion 83-85ko emaitzarekin, Perez-en saski bati esker. Eta Mikel Trueban, denbora gehiago falta zitzaion Santurtziri bere erremontada betetzeko: 36-54tik amaierako 56-58ra, Getxoren alde.

MUTILEN KADETE – A2

2tik 2 Bost Machine TAKE-rentzat: 89-57 Ordiziaren aurka. Mendizorrotzan, Centro de Estudios Mikeldik garaipen erosoa lortu du Jotakeren aurrean (51-72). Eta Gasca, luzapena eta garaipena ATE Asesores Araberrirentzat, 85-87ko emaitzarekin.

NESKEN KADETE – A1

Bisitarientzako garaipen bikoitza bigarren faseko bigarren jardunaldian. Barakaldoko Salesianos ikastetxearen derbian, beti aurretik Lointek Gernika (49-58). Eta Zorrotzan, Easo Ibaeta Basket Lorea Gourmetek garaipena eskuratu zuen 48-53ko emaitzarekin, Centro de Estudios Mikeldi USk puntu batera hurbildu eta gero.

NESKEN KADETE – A2

Eta kanpoko garaipenak ere A2 mutzoan. Estreinaldia La Salle Bilbaorentzat Azkoitian (39-48), 2-8ko partzialari esker azken laurdenaren hasieran. Eta bigarrenean lortutako 0-12koarekin, Bera Bera ihes egin zen Judimendi. CB Araba 3ra hurbildu zen, biana ezin izan zion bueltari azkena eman.