Atzo, asteartea, ekainak 29, Euskadiko Saskibaloi Federazioaren Ohiko eta Ezohiko Batzarra egin zen 45 batzarkiderekin.
Aurreko akta onartzearekin hasi zen saioa, eta 2020. urteko balantzea eta emaitzen kontua , baita 2021. diru-sarreren eta gastuen aurrekontua ere aurkeztu ziren. Horiek onartu egin ziren.
Ondoren, Nahitaezko Kirol Aseguru Sanitarioa eta Istripuetakoa landu ziren, baita 21/22 denboraldirako Lehiaketa Oinarriak ere; hauek ere onartu egin ziren.
Lehiaketa Batzordearen eta Apelazio Batzordearen izendapenak ere onartu egin zituzten. Horrekin batera, beste bi kide aurkeztu ziren Federazioaren Zuzendaritza Batzordean.
Azkenik, Batzar Berezian Erregelamendu Orokorreko eta Diziplina Erregelamenduko aldaketak aztertu ziren, eta onartu egin ziren.