Espainiako Saskibaloi Federazioak 21/22 denboraldiko epaileen zerrendak argitaratu ditu. Hiru epaile euskaldun taldez igo dira.
Denboraldi honetan Imanol Diz gipuzkoarra eta Aitor Gomez Hernandez bizkaitarra ikusiko ditugu Urrezko LEB Ligan, baita Endesako Emakumezkoen Ligan ere, lehen taldera igo baitira. Dagoeneko 6 euskal epaile daude multzo honetan.
Unai Sánchez bizkaitarra, 2. Taldera igo da, eta beraz, EBA ligan eta LF2 ikusiko dugu arbitratzen. Talde honetan 8 epaile euskaldun daude.
Euskadiko Saskibaloi Federazioak Lehen eta Bigarren Mailako lehiaketetako epaileen zerrendak ere argitaratu ditu.