AZKOITIA AZPEITIA ISB-HGB AUSARTA BARAKALDO

LF2ko Euskal Kopako lehen partida Azkoitia Azpeitia ISB eta HGB Ausarta Barakaldok jokatu zuten.

Andoni Lazkanok zuzentzen duen taldea hasiera ona izan zuen, baloia ondo mugitzen eta saskiratze aukera onak aprobetxatzen. Barakaldok aldiz, ez zuen erritmoa aurkitu minutu batzuk pasatu arte. Alberto Ceak laurdena amaitzeko 4 minutu faltan huts artea eskatu behar izan zuen, 16-6 ko aldea gelditzeko asmoz. Honen ostean 0-6 ko partziala lortu zuten Barakaldoko neskek. Iraurgik ere erreakzionatu zuen eta laurdena 21-12 amaitu zen.

Bigarren laurdenean ISBk defentsako intentsitatea igo zuen eta Barakaldoko neskek zailtasunak izan zituzten saskiratzeak lortzeko. Azken minutuetan partiduari eusteko asmoz, Barakaldok izan zuen erreakzioari esker 36-30 bukatu zuten bigarren laurdena.

Atsedenalditik bueltan bizkaitarrak indartsu atera ziren, eta defentsako erritmoa ezarri zuten. 2-7ko partzial batek Azkoitia Azpeitiko taldetik puntu batera jarri zien, erlaxatuago bueltatu baitziren. Defentsako lanari esker Barakaldoko neskek 45-51 irabazten amaitu zuten laurdena.

Etxekoak ez zuten aldea handitzea nahi, eta 6-0ko partzial bat eta gero markagailua berdintzea lortu zuten. Laurdenaren erdialdean Alberto Ceak zuzendutako taldeak kanpoko saskiratzeak lortu zituzten eta 6-8 puntuko aldea eskuratzea lortu zuten. Azkoitia Azpeitiak ez zuen partida galdutzat emango eta azken minutuan markagailua berdintzea lortu zuten. 64 puntura berdinduta prorrogara heldu ziren. Andoni Lazkanoren taldea irabazten hasi zen 71-64. Barakaldoren lana ona izan arren, ez zen nahikoa izan eta Azkoitiako taldeak lortu zuen garaipena 71-64.

 

HGB AUSARTA BARAKALDO- GDKO IBAIZABAL

Hasiera ona bi taldeen aldetik, lehiatzeko goga eta saskiratzeko nahia handiarekin. Barakaldoko neskek Galdakaoko zona barruko nagusitasuna ondo gelditu zuten. Taldean jolastutako 10 minutuek 21-18 jarri zuten markagailuan etxekoen alde.

Julenek zuzendutako taldeak izandako akatsek eta bi minutu baino gutxiagotan egindako 3 faltek ez zuten lagundu, eta 6 puntugatik galtzen utzi zuen taldea. Barakaldok aldea mantentzen saiatu zen, baina Ibaizabalek 0-7ko partziala lortu zuen markagailuan aurretik jartzeko.

Barakaldoko neskak erreakzionatu zuten huts arte baten ostean, defentsan intentsitate handiagorekin eta baloia ere ondo mugituz 40-34 amaitu zuten bigarren laurdena.

Hirugarren laurdenean Barakaldo ez zen fin ibili, eta saskiratze errazak lortu ezinik 11 puntugatik galtzen amaitu zuten.

Ia 4 minutu saskiratzerik gabe 44-55ko markagailua ez zen mugitu. Ibaizabalek laurdeneko lehen puntua jaurtiketa libreko marratik lortu zuen, Barakaldok hiruko bat lortu zuen bitartean. Barakaldo 3 puntura hurbiltzea lortu zuen taldean jolastuz eta defentsa gogorrarekin. Amaieran Galdakaoko neskek lortu zuten garaipena.

 

GDKO IBAIZABAL-AZKOITIA AZPEITIA ISB

Julen Berrocal partiduaren lehen minutuan huts area eskatzera behartuta egon zen, Donostiakoek 2-7ko partziala lortu baitzuten, kontraerasoan. Ibaizabaleko neskek erreakzionatu zuten eta defektas gogorra eta baloia mugitzen markagailuan aurretik jartzea lortu zuten, 12-8, laurdena amaitzeko 4 minutura. Bizkaitarrek minutu batzuk eman zituzten zonako defentsan, baina Azkoitia Azkoitiako taldeak ez zuen arazo handirik izan baina markagailua ez zen mugitu, 20-14 lehen laurdenaren amaieran.

Bigardeen laurdena kontraerasoak huts egiten hasi ziren bi taldeek, baina Ibaizabalek hiruko bizpahiru saskiratzeei esker 12 puntuko aldea eskuratzea lortu zuten. Gipuzkoako taldeak ez zuen nahi ezberdintasuna handiagotzea, eta Andoni Lazkanoren huts arte bat eta gero erreakzioa izan zuten. Defentsako intentsitatea handituz eta tiro egoerak hobeto aukeratuz 8 puntura hurbildu ziren, 38-30ko markagailua jarriz atsedenaldira joateko.

Ibaizabal partidua irabazteko asmoz atera zen hirugarren laurdenean. Bi minute behar izan ditu 15eko aldea lortzeko 7-0ko partziala eginda. Andoni Lazkanoren huts arteak taldea partiduan mantentzea egin zen, jarrera aldatuz eta 0-6ko partziala lortuz. Azkoitia Azpeitiak markagailuari buelta ematea lortu zuen. Azkoitia Azpeitiakoek lortu zuten Ibaizabalekoak gelditzea eta markagailuari buelta ematea lortu zuten. Bi taldeek saskiratzeak eskuratu zituzten baina Azkoitia Azpeitiakoek lortu zuten 2-13ko partziala, 47-49 jarriz markagailuan.

Azkenengo laurdena, bi taldeen aldetik defentsa gogorrak eta erasoan saskiratzeak lortzeko nahia. Lehenengo minutuak oso berdinduak izan ziren, 52-53 Azkoitia Azpeitiakoentzat laurdenaren erdialdean. Hemendik Aurrera Gipuzkoakoek eraso on batzuk eta gero ezberdintasuna handitzea lortu zuten eta amaierara arte mantentzea lortu zuten. Azkoitia Azpeitiak beraz 2021eko LF2ko Emakumezkoen Euskal Kopa irabaztea lortu zuten.