Asteburu honetan Azpeitiako polikiroldegian ospatu da denboraldi honetako azken Euskal Kopa. Honetan, LEB mailako hiru taldek hartu dute parte Euskal Kopa nork eramango zuen jakiteko, urrezko mailako Acunsa Gipuzkoa Basket eta urrezko mailako Juaristi ISB eta Zornotza ST.
Juaristi ISB-Zornotza ST
Partiduaren hasieran bi taldeek akats ugari izan zituzten. Lehenengo hiru minutuetan ez ziren saskiratzerik egon, baina Zornotza azkar esnatu eta 0-9ko partziala egin zuen minutu batean. Iñaki Jimenezen hutsartearen ostean erreakzio ezin hobea izan zuen eta markagailuari buelta eman zion 10-0 eko partzialarekin, defentsako lana hobetuz eta Zornotzako saskiratzeak zailduz. 10-9 bukatu zen laurdena.
Bigarren laurdenaren hasieran eraso laburrak jokatu ziren, azkarregiak, jaurtiketa egoera azkarrak eta gehienak abantailarik gabe. Minutuak aurrera zihoazen heinean bi taldeek jokoa eta egoera hobetzeko gai izan ziren. 5. minututik aurrera, bi taldeen aldetik saskiratzeak lortuta 26-22 joan ziren atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean ere saskiratze nahiko egon ziren, bai Zornotza zein Juaristi taldeen aldetik, eta horrela, 44-42 bukatu zuten laurdena.
51-42 hasi zen azken laurdena, Juaristik lortutako 7-0ko partzial baten ostean, 9 puntuko aldea emango ziona. Mikel Garitak partidua geldituta ere ez ziren markagailuan hurbiltzeko gai izan, bigarren minututik Juaristik kanpoko saskiratzeetan fin ibilita 18 puntuko aldea eskuratzea lortu baitzuen. 68-50 bukatu zen norgehiagoka.
Acunsa Gipuzkoa Basket-Zornotza ST
Lehen laurdena berdinduta egon zen, 10 minutuetan zehar bi taldeek saskiratzeak eskuratzeko gai izan zirelako, baina Zornotza izan zen 3 puntuko aldea lortu zuena lehen laurdena irabazten hasteko.
Gipuzkoako taldeak 5. Minutuan markagailua berdintzea lortu zuen. Hemendik aurrera Encinasen taldeak 6-15eko partziala lortu zuten eta 31-40 amaitu zuten bigarren laurdena.
Atsedenaldia eta gero, Zornotza 9 puntugatik galtzen joan arren eta lehen minutuetan horrela mantendu arren ez zuen etsi, 7. minutuan markagailuan hurbiltzea lortu zuten, bizpahiru defentsa eta baloia berreskuratzeari esker. Lan honengatik aurretik jartzea lortu zuten 51-48 bukatuta.
Azken laurdenean Gipuzkoa Basket aurretik jarri zen ia laurden guztian zehar. Zornotzak lanean jarraituko zuten 4 minutu faltan 7 puntuko aldea berreskuratzeko beharra izan arren. Defentsan gogor ibilita Zornotza berriz aurretik jarri zen (68-67) partidua amaitzeko 13 segundo faltata. Gipuzkoa Basketek saskiratze azkarra lortu zuen eta Zornotzak azken 6 segundoak izango zituen azken aukera izateko. Mikel Garitaonandiaren hutsartea eta gero Zornotzak partidua irabaztea lortu zuen.
Juaristi ISB-Acunsa Gipuzkoa Basket
Gipuzkoako 21/22 denboraldiko lehen derbia. Azpeitiakoak nagusitu ziren lehen laurdenean, Gipuzkoa Basket baino intentsitate handiagoa jarriz, eta kanpoko jokalariak saskiratzeak lortzen ibiliz. Juaristik 7 puntuko aldeagatik irabazten amaitu zuen lehen laurdena.
Bigarren laurdenean Donostiakoek aurkarien intentsitatea berdindu eta honi erantzunez laurdenaren erdialderantz aurretik jartzea lortu zuten atsedenaldira 2 puntuko aldea irabaziz.
Juaristik saiatu arren Gipuzkoa Basketek 6-8 puntuko aldea mantendu zuen hirugarren laurdenean zehar, eta 62-55 bukatu zuten.
Gipuzkoa Basketek Euskal Kopa honetako minutu onenak jokatzen hasi zen eta 13 puntuko aldea lortu zuen azken minutuetan handiagotuko zutena, 82-66 bukatuz partida eta 2021eko LEB mailako txapelduna bilakatuz.