Sailkapena estutu da Bigarren Mailan, Bera Bera MRW Amara, Paules Galtzagorri eta Kaleangora Liceo Monjardin-en garaipenen ondoren. Hiru taldeek denboraldiko bigarren garaipenak lortu zuten. Gainera, Bigarren Mailan ere, Afilados Gasteiz Arabak bigarren postua hartu du. Lehen Mailan, liderrek ez zuten huts egin. Eta luzapena Nafarroako derbian: Megacalzado Ardoiren garaile.
LEHEN MAILA
Buruko hirukoteak hasi du urtea aukerarik eman gabe bere aurkariei. Gasteizko Mendin, 10 garaipen jarraian lortu zuen Reproducción ART Araskik, Leioa SBT-ri irabazita (60-36), bigarren zatian erabakitako neurketan.
BIDEO LABURPENA
ARGAZKIAK
Bilboko La Sallen, Gorka González-en neskek Bera Bera Bultz gainditu zuten (65-48). Donostiarrek 32 puntu saskiratu zituzten lehen hiru laurdenetan. Eta Logroñon, Campus Prometek argi eta garbi gailendu zion Universidad Deusto Loiola Indautxuri (84-51).
Bera Beraren porrotaren ondoren, Lointek Gernikak hartu du laugarren postuan. Bizkaitarrek garaipena eskuratu zuten Hondarribia Ikasbasket-en kantxan (57-62), Ugalderen hiruko erabakigarriarekin 2 minuturen faltan.
Tabirako Baquek zein Easo San Martin Merkatuak denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuten: bizkaitarrek 24 puntugatik CB San Ignacio Vitaldent-en aurka, donostiarrek 27gatik Aranguren Mutilbasket-en aurrean.
Nafarroako derbia izan zen jardunaldiko partidarik hunkigarriena. Megacalzado Ardoik irabazi egin zuen, luzapenean, Fonseca Basket Navarraren zelaian. 8 puntuko aldea etxekoentzat atsedenaldian, 12koa azken laurdenean eta bisitarien 2-14ko partziala partida berdintzeko (61-61). Anfitrioiak ez zituen punturik saskiratu 7 minututan zehar eta bere aurkariak epaia eman zion Portoren hirukoari esker.
BIGARREN MAILA
Indar handiarekin hasi dute urtea sailkapeneko azken postuan dauden taldeek: denboraldiko bigarren garaipenak lortu zituzten Bera Bera MRW Amarak, Paules Galtzagorrik eta Kaleangora Liceo Monjardinek.
Asteburuko hasieran, donostiarrek buelta eman zioten Mazarredo Fisioterapia Unamunoren aurkako partidari (50-47). Barakaldon, Iker Añon-en taldeak irabazi egin zuen Bizkaiko derbian, Getxoren aurka (56-41). Eta nafarrek Inmobiliaria Dato40 Tojuren bolada onari agur esan zioten (57-52).
Goiko postuetan, nobedadeak. Afilados Gasteiz Arabak (82-41ko emaitza Fabiolas San Antonioren aurrean) bigarren postua hartu du, Mungia ST eta Paz de Ziganda Ikastolaren porroten ondoren. Bizkaitarrek ezin izan zute San Ignacioren saskiratzaile erritmoa jarraitu (90-57). Eta nafarrek hiruko bat izan zuten luzapena bortxatzeko Askartzan (44-41).
Lehen postuan, Txintxu Gozotegia ISB. Liderrak defentsa bikaina erakutsi zuen bigarren zatian (14 puntu), bigarren laurden oso txarraren ondoren: 3 puntu besterik ez saskiratu zituen. Amaieran, 50-32ko emaitza Maristas Auto Ireguaren aurka.