Nesken eta mutilen tokiko lehen mailako taldeek txapelketa berri bat jokatuko dute. Urriak 9 eta 10 lehen mailako 32 taldeek Kopa jokatuko dute.
Ausaz zozketatutako 8 partidu izango dira, bai nesketan zein mutiletan, eta larunbat honetan hasiko dira final-zortzirenak. Partidetako irabazleak soilik pasatuko dira hurrengo fasera, urriak 16an jokatuko diren final-laurdenak izango direnak.
Final-erdiak: urtarrilak 2
Finala: urtarrilak 8 edo 9
Parte hartzen duten taldeentzat oso garrantzitsua da txapelketa hau, irabazle bihurtzekotan hurrengo abantailak izango dituztelako:
- A1-ean 2. postutik 5. postura geratzekotan, sailkatze fasea jolastu eta antolatuko lukete.
- A1-ean 6. postutik 8. postura geratzekotan, sailkatze fasea jokatuko lukete.
- A1-ean sartuko ez balira ez lukete sailkatze fasea jokatzeko eskubiderik izango.
GIZONAK
10/09
16.00 – Redline Mekanika Take vs Disdira Bitxitegia ISB
17.00 – Cabarri Galvanizados Unamuno vs Mondragon Unibertsitatea
18.00 – Tecnun Askatuak vs Ordizia K.E.
18.00 – Atletico San Sebastian vs Fundación Bilbao basket
18.15 – C.D. San Cernin vs Unibersidad Deusto Loiola Indautxu
19.00 – Tabirako baque vs Urgatzi
19.30 – Megacalzado Ardoi vs Distribuciones Rioja Cenicero
EMAKUMEAK
10/09
16.00 – Afiliados Gasteiz Araba vs ABN
16.00 – Txintxu Gozotegia ISB vs IZ4 Hondarribia
16.00 – Easo Lorea Gourmet vs Bera Bera Bultz
16.30 – Tabirako Baque vs Leioa SBT
19.15 – Navarro Villoslada Basket Navarra vs Araski
20.00 – Universidad Deusto Loiola Indautxu vs La Salle Zurekin Bus
10/10
12.30 – Campus Promete vs Aranguren Mutilbasket
16.00 – CB Valle de Egues vs Lointek Gernika