Asteburu honetan hasi da aurten sortutako Kopako lehenengo jardunaldia. Emakumezkoen zein gizonezkoen lehen mailako taldeek final zortzirenak jokatu dituzte eta irabazleek final laurdenetarako bidea lortu dute.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 55 – 61 LA SALLE ZUREKIN BUS
Aurreko larunbatean, urriak 9, gaueko 20.00retan Loiola Indautxu eta La Salleren arteko partiduan egon ginen, kasu honetan Loiolan jokatu zena.
Lehenengo minutuetan kanpoko taldea erasoko dinamika onarekin hasi zen, baloia ondo mugituz eta saskiratzeak lortzeko egoera onak aurkituz. Saskiratze gutxi egonda ere laurdenaren erdialdera La Sallek 6 puntuko aldea lortu zuen. Etxeko taldearen entrenatzailearen huts arte baten ostean, Loiola, defentsako jarrera hobearekin atera zen zelaira, eta honekin aurkarien saskiratzeak gelditzea lortu zuten, laurdena berdinduta amaitzeko.
Bigarren laurdenean bi taldeen partetik saskiratzeak egon ziren, baita defentsako jarrera egokia ere. Laurdenaren zazpigarren minutura arte erritmoa altua izaten jarraitzen zuen, baina posesioa amaitzear zegoenean Loiolak sartutako hiruko bat izan zen La Sallekoei arazoetan sartzea egin ziona azken 3 minutuetan, 10-4 partziala jasanez.
Atsedenaldiko 32-25 eta gero kanpokoen erreakzioa berehalakoa izan zen, partiduaren hasierako intentsitatearekin irten eta 0-7ko partziala lortu zuten lehenengo 4 minutuetan, taldea berriro partiduan sartuz. Ondoren bi taldeek saskiratzeak sartu eta jasoko zituzten bai kontraerasoan zein joko estatikoan, 43-43 amaituz laurdena.
10 minutu aurretik eta markagailua berdinduta. Laurdenaren hasieran talde baten hirukoak beste taldeak erantzuten zituen, eta alderantziz. La Sallekoek markagailuan aldea lortzea nahi zutela zirudien, baina Alex Aurrek zuzendutako taldeak ez zituen gauzak errez jarriko eta 2 minuturen faltan 2 puntura hurbildu ziren. La Sallek kanpoko jaurtiketetan zuen konfiantza eta azken jokaldietan lortutako bi hiruko izan ziren Deustuko taldeari garaipena lortzea egin ziona.
EMAKUMEZKOETAN
Afiliados Gasteiz Arabak ABN-ren aurka irabazi zuen, partiduaren lehenengo laurdena etxeko taldearentzat erabakigarria izanik. Sartutako 5 hirukoek 10 puntuko aldea eman zizkien eta partiduan zehar mantentzea lortu zuten azkenean garaipena lortzeko.
Txintxu Gozotegia ISB et IZ4 Hondarribiaren arteko partiduko lehenengo laurdena berdindua izan zen. Hemendik Aurrera etxeko taldekoek partidua apurtu eta gutxinaka-gutxinaka markagailuan aldea handituz joan ziren garaipen erosoa lortu arte.
Bera Bera Bulltz ezin izan zuen asko egin Easo Lorea Gourmeten aurka. Hasieratik etxeko taldeak, Easok, inposatutako partiduko erritmoa ezin izan zuten jarraitu eta aukera barik geratu ziren.
Tabirako Baque Leioa SBT-ren aurka irabazi zuen, kanpoko taldeak hasiera kaskarra erakutsiz. Lehen laurdeneko 27-7ko partzialak partidua erabakita utzi zuen. Hurrengo hiru laurdenak onak izan arren, Tabirakok garaipen erosoa eraman zuen.
Araski Navarro Villoslada Basket Navarraren aurka irabazi zuen. Bi taldeen aldetik lehiatutako partidua azkenengo laurdenean erabaki zen.
Beste lehiatutako norgehiagoka Campus Promete eta Aranguren Mutilbasketek jokatutako partidua izan zen. Berdindutako partidua eta markagailuan bueltaka ibilita Errioxako taldearen alde egin zuen azkenean.
Lointek Gernikak ere garaipena lortu zuen, Kopako final zortziren hauetan, kasu honetan CB Valle de Eguesen aurka. Gernikakoen lehen laurdena ona izan zen, defentsako lanaren bitartez aurkariak 6 punturekin utzi zituzten eta aldea partiduan zehar handitzen joan ziren.
KOPAKO FINAL LAURDENETAKO PAREKATZEAK, URRIAK 16 ETA 17
10/16-16.00
AFILIADOS GASTEIZ ARABA VS TXINTXU GOZOTEGIA ISB
10/16-18.00
EASO LOREA GOURMET VS TABIRAKO BAQUE
10/16-19.00
CAMPUS PROMETE VS LA SALLE ZUREKIN BUS
10/17-18.00
ARASKI VS LOINTEK GERNIKA