KADETE EUSKAL LIGA

NESKAK

Mobilteck aurretik jartzen da lehen denboran (19-17) hiru hirukoren bentajarekin.

Bigarren zatian abantaila pixka bat lortu eta distantzia mantentzen dute. Loiolako neskek, partzialaren amaieran, aldea estutu eta laburtu egiten dute (41-33). Etxeko taldeak saskipean asmatu eta atsedenaldira 41-33 pasa dira. Hirugarren zatian 10 puntuko inguruko aldea mantentzen. Markagailua 56-48ra 4aren denboraren hasieran. Aurkarien saskiratzeak markagailuan hurbiltzen ditu, baina ezin dute markagailua irauli. Garaipena Movilteck Isb-entzat izan da 72-66ko emaitzarekin.

MUTILAK

Talde bisitariak, Ate Asesores Araberrik, aurretik amaitu du lehen partziala, saskipean ondo jokatuta. Lehen zatiaren amaieran 4 gora jarri dira, 13-17. Bigarren zatian Fundación 5+11 taldeak markagailua berdintzea lortu du, atsedenaldira 30na berdinduta iritsiz. Hirugarren denbora berdinduta baita ere, bi taldeak markagailuko abantaila lortzeko borrokan ari dira. 46na pasa dira azken laurdenaren. Partzialaren amaieran, jaurtiketa libreek etxeko taldea aurretik jartzeko aukera ematen diete. 70-65 Fundación 5+11-entzat izan da garaipena.

 

JUNIOR EUSKAL LIGA

NESKAK

Tabirako Baque buru izan da Zast Zarautzen aurkako partiduan. Etxeko taldeak indartsu ekin zion lehen denborari eta partidaren norabidea markatu zuen. Aurrea hartu eta aurretik mantendu ziren. Atsedenaldira 39-20 pasa ziren. Ez zieten aurkariei markagailura hurbiltzeko aukerarik eman eta azken denbora aldea handitu zuten 70-34 amaituz.

MUTILAK

Zast Zarautzek Mondragon Unibertsitatearen aurka galdu du. Lehen denbora berdindua. Etxeko taldeak bat gora amaitu dute. Bigarren zatian abantaila hartu dute, baina aurkariek tartea murriztu dute jaurtiketa libreen bidez, eta atsedenaldira 36 eta 27 hurbildu dira. Arrastekoek saskipean asmatu dute hirugarren zatian eta bat gora jarri dira hiruko batekin partziala bukatu aurretik. Laugarren zatian aurretik mantendu dira eta 74-86 amaitu dute partida. Garaipena Mondragon Unibertsitatearentzat.