LIGA FEMENINA 1

IDK EUSKOTREN 75 – 54 LOINTEK GERNIKA BIZKAIA

Hasiera ona kanpoko taldearentzat. 0-6 jarri ziren aurretik. Idk marakadorean segituan hurbildu zen, defentsa gogor batekin aurretik jarri eta lehen zatia 19-12 gora amaitu zuten.

Etxeko taldeak indartsu jarraitu zuen bigarren denboran. Gernikako neskak sakiratze gehiago asmatu zituzten eta distantzia apur bat laburtu zuten. Atsedenaldira 5 behera iritsi ziren markadorea 30-25 puntutan.

Hirugarren zatia polita izan zen bi taldeen partetik. Hiruko saskiratzeak, Lointek-en 2+1 bat, Idk-ren defentsa indartsua eta abar. Bi taldeak borrokatu zuten markadorean aurrea artzeagatik baino etxeko taldea goitik mantendu zen eta zatia 5 gora amaitu zuten, 46-41.

Laugarren denboran dinamika berbera mantendu zen. Donostiako taldeak garaile izateko borrokatu zuen eta horrela izan zen. Aurretik mantendu eta 75-54 gora zegoela markadorea lortu zuten garaipena etxeko taldeak.

Campus promete 75 – 50 Kutxabank Araski

Kutxabank Araski-ren porrota Campus Promete-ren aurka etxetik kanpo. Campus Promete aurretik jarri zen partidu hasieratik eta lau partzialetan gainetik mantendu zen. Atzetik Kutxabank Araski-k ezin izan zuen partidua atera. 75-50 partida amaiera.

LIGA FEMENINA 2

GDKO Ibaizabal-ek 39-67 behera amaitu zuen partidua Ingenia Solar Energy Costa De-ren aurka. Aurkako taldeak partidua menderatu zuen etxekoei aukera handirik utzi gabe.

HGB Ausarta Barakaldo E.S.T-ren garaile atera zen Milar Córdoba Baloncesto-ren aurka. Etxeko taldea aurretik hasi zen lehen denbora 15-11 amaituz. Bigarren zatian 14-17ko partzialarekin distantzia murriztu zen. Ala ere Barakaldoko neskak gogor eutsi zuten eta aurrea hartu zuten 67-57 amaitu harte.

LIGA CHALLENGE

Iraurgi ISB-ren Palenciaren aurkako partidua atzeratua izan zen COVID kasuengatik.

 

Argazkia: Idk Euskotren-ena