LIGA FEMENINA
Kutxabank Araski 88 – 80 Innova TSN Leganes
Kutxabank Araskiren garaipena Innova TSN Leganes-en aurka. Lehen bi zatietan kanpoko taldea aurretik mantendu zen markadorean. Tanteo altuko hasiera euki zuten eta markadorean urbil ibili ziren bigarren denboran Madrildarrak 7 gora jarri ziren arte. Deskantsura markadorea 35-40 zegoela iritsi ziren. Hirugarren denboran Araskik saskiratze asko asmatu zituen eta markadoreari buelta eman zion. Etxeko taldeak distantzia handitu zuen eta ez zien Innova TSN Leganes-ekoei asko gerturatzen utzi.
Movistar Estudiantes 55 – 81 Idk Euskotren
Idk Euskotren-en laugarren garaipena jarraian. Oso hasiera ona Donostiako ekipoarentzat. Estudiantes-eko neskak zonan hasi zuten partidua eta Idk-ko neskak kanpoko saskiratzeekin markadorean gora jarri ziren. Etxeko taldea urbiltzen saiatu bazen ere aurkariak gogor jarraitu zuten puntuazioan aldenduz. Atsedenaldira 26-42 pasa ziren. Bigarren partean Idk Euskotren-ek distantzia mantendu zuen Madrildarrei aldea murrizten utzi gabe.
LF2
C.B Arxil 68 – 47 Gdko Ibaizabal
Lehenengo bi zatietan Arxil-ek nagusitasuna erakutsi zuen markadorean aurretik jarriz eta distantzia markatuz. Bigarren partean Ibaizabaleko neskak jokoa obetu zuten, azken partziala beraien alde atera zuten baino urrun zeuden markadorean gerturatu ahal izateko. Porrota etxetik kanpo.
Vega Lagunera Toyota Adareva 80 – 67 HGB Ausarta Barakaldo E.S.T
Vega Lagunera Toyota Adareva T 80-67 HGB Ausarta Barakaldo E.S.T
HGB Ausarta Barakaldo Est-en porrota Tenerifen Vega Lagunera Toyota Aldareva T-ren aurka. Partidu leihatua izan zen, lehen zatian urbil ibili ziren markadorean. Hirugarren denborara 1 behera pasa ziren Bizkaitarrak. Bigarren partean Etxeko taldeak aurrea hartu eta bertan mantendu zen garaipena lortu arte.
LIGA CHALLENGE
Atzeratuta Iraurgi ISB-ren partidua Lima Horta-ren aurka.
Argazkia: @oscarhak