Denboraldi honetako Lehiaketa Oinarrietako 6.12 puntuan Espainiako Kluben arteko Txapelketetarako sarbideei buruz ezarritakoa honako hau da:
– A-1 multzoko (Bigarren fasea) lehen sailkatuak Espainiako Txapelketetan Euskadiko bigarren sailkatu gisa parte hartzeko eskubidea izango du.
– Hirugarren faseko txapeldunak (Lauko Finala) Espainiako Txapelketetan parte hartzeko eskubidea izango du Euskadiko lehen sailkatu gisa.
– A-1 multzoko lehen talde sailkatua eta Euskadiko Txapelduna talde bera badira, Espainiako Txapelketarako bigarren postua hirugarren fase honetako (Lauko Finala) txapeldunordeari egokituko zaio, Euskadiko bigarren talde sailkatu gisa.
– Espainiako Txapelketarako hirugarren postua euki ezkero, Euskadiko “A-1” multzoan (bigarren fasea) gorenen sailkatutako taldeari dagokio, jada Espainiako Kluben arteko Txapelketarako sailkatutako bi taldeak kontuan izan ezik.