MUTILAK
A1
Atletico San Sebastian-ek garaipena lortu zuen Urgatziren aurka. Etxeko taldea aurretik mantendu zen baina aurkariek markagailua arriskuan jarri zuten laugarren zatian distantzia murriztuz. Atletico San Sebastian-ek aurretik zuen abantailak garaipena lortzeko aukera eman zien. 93-90 partidu amaiera.
Garaipena etxean Fundación Bilbao Basket-en alde, Tecnun Askatuak-en aurka. Bizkaitarrek aurrea hartu zuten lehen zatitik eta aurkariak hurbiltzen saiatu baziren ere etxekoek distantzia naikoa euki zuten uneoro eta garaipena lortu zuten. 82-75.
Mondragon Unibertsitatearen porrota Redline Mekanika Takek markadoreari buelta eman ondoren. Partiduaren lehen erdian etxeko taldea aurretik mantendu zen. Hirugarren zatia 2 gora hasi zuten eta aurkariak saskipean asmatze gehiagorekin 46-51 gora jarri ziren. Azken zatian Mondragoneko mutilak 3 triplerekin 57-55 aurretik jarri ziren berriz ere. Baino partidua amaitu baino lehen Tolosakoek beste hiru triple asmatu zituzten eta aurre hartu zuten. Etxekoen sakiratze batekin 66-66 jarri ziren, eta Takeren azken saskiratzearekin garaipena lortu zuten 66-68.
Universidad Deusto Loiola Indautxu 64 – 56 Tabirako Baque
Universidad Deusto Loiola Indautxu-ren garaipena Tabirako Baque-ren kontra. Hirugarren denboran kanpoko taldea 3 punto gora zijoan. Azken zatian etxekoen aldeko partzialarekin emaitza irauli zuten eta 64-56 amaitu zuten.
A2
Megacalzado Ardoi-ek partidua menderatu zuen Cabarri Galvanizados-Unamuno-ren aurka.
Markagailuan aldea gehitzen joan ziren eta 85 – 55 gora irabazi zuten.
Goierrik 2 gora irabazi zuren C.D San Cernin. Partidu osoan zehar etxeko taldea aurretik mantendu zen, baino azken zatian arriskuan ikusi zuten markadorea. Laugarren aldira markadorea 61-46 zegoela pasa ziren. Bi taldeen aldetik saskiratze asko egon ziren, baino kanpokoen aldeko 5 triple eta sakipean asmatzeak 80-78ra urbildu zituzten.
Ordizia Ondozabal Group 73 – 63 gora amaitu zuen Disdira Bitxitegia Isb-ren aurka. Lehenengo denboratik aurrea hartu zuen eta markadorean gainetik mantentzea lortu zuen partidu osoan zehar.
NESKAK
A1
Easo Lorea Gourmet-en Garaipena Leioa Sbt-ren aurka. Etxeko taldeak partidua menderatu zuren distantzia zuhurra mantenduz. Azkeneko zatian aurkakoak tartea murriztu zuten baino partiduak etxekoen alde amaitu zuen. 68-63.
Araskiren garaipena Universidad Deusto Loiola Indautxu-ren aurka. Partiduaren lehen erdian bi taldeak markadorean aurrea hartzeko borrokatu zuten bata bestearen aurretik jarrita ainbat momentuetan. Hirugarren denboran etxeko taldeak aurre hartu eta horrela mantentzea lortu zuen 81 – 73 gora amaitu arte.
Aranguren Multibasket-en porrota azken jardunaldian. Campus Prometek 8 gora amaitu zuen aurreko hiru zatietan atzetik ibili ondoren. Hirugarren denboran markadorea berdindu eta azken partziala irabaziz 90-08 aurretik bukatu zuen.
A2
Bera Bera Bultzek 1 behera amaitu zuen partidua Txintxu Gozotegia Isb-ren aurka. Oso partidu leihatua izan zen. Marakadoreak ongi erakusten zuen bi taldeen lehia. (15-13), (27-39), (44-43), (63-63) eta prórroga. Kanpokoek triple batekin partida irabazteko abantaila lortu zuten. 74-75.
IZ4 Hondarribia-ren porrota La rioja Abn-ren aurka. Kanpoko taldeak aurrea hartu zien partidu hasieran eta Hondarribiko neskak ez zuten kontra egitea lortu. 43-53 amaitu zuten partidua.
Afiliados Gasteiz Araba-ren garaipena Navarro Villoslada Basket Navarra-ren aurka. Etxeko taldeak partidua menderatu zuen eta 70-55 amaitu zuten.
Lointek Gernika-ren garaipena Ardoi Valle de Egüés-en contra. Lointek aurretik mantendu zen uneoro. Azken partzialean kanpoko taldeak aurre egin zion markadoreko distantzia murriztuz baino Lointek-ek jadanik zuen abantailarekin aurretik 10 puntu aurretik amaitu zuen. 57-47.
Argazkia: @Take_Tolosa