LIGA FEMENINA 1

Kutxabank Araski puntu bat behera gelditu zen Movistar Estudiantes-en aurka aurreko asteburuko partiduan. Oso berdinduak ibili ziren baino etxeko taldearen aldeko azken partzialarekin (22-18) Movistarreko neskak garaipena lortu zuten markadorean aurrea artuz.  66-65.

Idk Euskotren-ek beste garaipen bat gehitu du. Lehenengo zati lehiatu baten ondoren etxeko taldeak aurrea hartu eta markadorean ihes egin zuen geroz eta distantzia handiagoa lortuz. 57-39ko markadorearekin amaitu zuten partidua, Garaipen honekin Idk-ak ligako bostgarren postua mantentzen du.

Lointek Gernika Bizkaia eta Spar Girona-ren arteko partida atzeratu egin zen. Oraindik ez dago partidaren datarik.

LIGA FEMENINA 2

Gdko Ibaizabal-ek Vega Lagunera Toyota Adareva T-ren aurka galdu zuen. Bizkaitarrak borrokatu bazuten ere ezin izan zuten partiduko garaipena lortu (50-55). Partidu hau galduta LF2tik jaitsiera egiaztatu dute. Gogor neskak!

B.f Leon-en aurka Hgb Ausarta Barakaldo E.S.T-en porrota etxetik kanpo. Etxekoen aldeko lehen eta hirugarren zatiak determinanteak izan ziren (25-7) eta (22-6) ko tanteoarekin. Abantaila hori murrizteko beste bi zatitan Barakaldoko neskak gogor egin zuten kontra baino ez zen nahikoa izan markadoreari buelta emateko.  72-54 partidu amaiera.

LIGA CHALLENGE

Azkoitia Azpeitia Isb markadorean behera gelditu zen Celta Zorka Recalvi-ren aurka. Aurkakoak distantzia lortu zuten lehen denboran eta alde hori mantentzea lortu zuten Azpeitiko neskei partiduari buelta emateko aukerarik utzi gabe. 70-85.