EMAKUMEZKOAK
A1
A1eko bigarren fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan, oraindik A1eko lehen postua dago jokoan, Espainiako Kluben arteko txapelketarako txartela zuzena eskuratzeko. Easo Ibaeta Basket Plagamania, Optica Troconiz Araba eta Lointek Gernika taldeek jokatuko dute Espainiako Txapelketarako lehen txartela.
Optica Troconiz Arabak 24-40 irabazi zion La Salle Bilboko taldeari saskiratze gutxiko partida batean, non kanpoko taldea nagusitu zen lehen laurdenean eta 13 puntuko aldearekin aurrea hartzea lortu zuen. Beste hiru laurdenak berdinduagoak izan ziren baina Optica Troconiz Arabak aurretik jarraitu zuen azken txistua jo arte.
Lointek Gernika Bizkaiak beste garaipen garrantzitsu bat lortu zuen Moviltek ISBren aurka, 51-53. Partida parekatua izan zen amaierara arte, non etxekoek, atsedenaldira markagailuan azpitik joan arren, buelta ematen jakin zuten azken erasoari ekiteko. Azkenik, garaipena Gernikakoentzat.
Easo Ibaeta Basket Plagamaniaren garaipen erreza lortu zuen Colsulting Alavés Araskiren aurka 69-41. Etxeko taldeak 22-8ko partzialarekin hasi ziren eta aldea handitzen joan zen minutuak pasa ahala.
A2
Bera Berak eta Loiola Indautxu 06k Euskal Ligako postuari eustea lortu diote 22/23 denboraldirako. Ateletico San Sebastian, Tabirako Baque, Lointek Gernika B, Bizkai Esnea Ibaizabal, Centro de Estudios MIkeldi, Ekiola Ointxe, Barakaldo Basket eta Marianistas Kiroltasunak ez dute Euskal Ligako postua mantentzea lortu.
Bera Berak garaipena lortu zuen Lointek Gernika Bren aurka, 49-64. Bera Bera jaun eta jabe izan da markagailuan, eta Lointek Gernikak hirugarren laurdenean 18-15eko partziala lortu zuen azken laurdena aurkariarengandik 6 puntura hasteko.
Tabirako Baquek 53-42 irabazi zion Barakaldo Basketi hasieratik berdinduta egon zen partida batean, non Tabirako markagailuan aurretik mantendu zen 11 puntuko abantailarekin amaitzeko.
Eliola Ointxe nagusitu zen Marianistas Kiroltasunaren zelaian, 60-67. Etxekoak ia 10 puntuko aldearekin hasi ziren arren, Ointxe bigarren laurdenean lortutako 4-26ko partzialari esker, markagailuari buelta eman eta garaipena lortzeko nahikoa egin zuen. Marianistek azken laurdenean aldea murriztea lortu zuen.
Atletico San Sebastianek garaipena lortu zuen Bizkai Esnea Ibaizabalen aurka, 68-59. Partida parekatua jokatu zuten Atleticok eta Ibaizabalek, baina Donostiakoek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten eta abantaila mantendu zuten amaierara arte.
Loiola Indautxuk irabazi zuen estudios Mikeldiren aurka, 70-58. Lehen hiru laurden oso berdinduak izan ziren eta berdinduta hasi zuten azken laurdena. Loiola Indautxuko taldearen aldeko 21-9ko partzial baten garaipena emango lioke liderrari.
GIZONEZKOETAN
A1
Kadete mailako A1 txapelketa amaitzeko jardunaldi bat faltan, Bilbao Basket Fundazioak jada pasaden jardunalditik Espainiako Txapelketarako txartela duen lehen taldea da.
5+11 Fundazioak garaipena lortu zuen Ekiola Ointxeren aurka partidu berdindu baten. Atsedenaldian Baskoniak markagailuan puntu baten aldea zuen. Bigarren zatian, lehenengoan bezala, saskiratzeen trukaketa, eta oraingoan Ointxek azken laurdena goitik hastea lortu zuen, baina azkenean garaipena Gasteiztarrentzat, 74-72.
Bilbao Basket fundazioa nagusitu zen Ordiziaren aurka. Bilbokoak goitik hasi ziren eta 8 puntuko aldea lortu zuten, baina Ordiziak markagailuari buelta ematea lortu zuen azken laurdena 1 behetik hasteko. Azken laurdenean Bilbao Basketen aldeko 18-27ko partzialarekin garaipena lortu zuen.
5+11 A Fundazioak irabazi zuen Easo Andatzararen aurka. Easo 2 puntuko aldearekin joan zen atsedenaldira. Baskoniaren bigarren zatian hobeto egon zen eta Easok ezin izan zuen aldeak mantendu, eta azkenean, 74-86.
A2
A2a amaituta, ATE Asesores Araberrik 22/23ko denboraldian Euskal Ligan tokia ziurtatuta zuen, eta Ibaizabal ESP gehitu zaio, CB Santurtzi SK taldearen aurka azken jardunaldian lortutako garaipenaren ondoren.
Ate Asesores Araberri 70-46 garaitu zuen Óptica Martínez de Lizardiy Jotakeren urka. Araberrik 26-8ko partziala lortu zuen. Jotakek aldeak murrizteko ahalegina egin zuen arren, berriro ere 20-8ko partziala lortu zuen.
Ibaizabalek eta Santurtzik datorren denboraldiko Euskal Ligako leku batengatik lehiatu ziren. Ibaizabalek aurrea hartu zuen lehen laurdenean 7 puntuko abantailarekin, eta minutuak pasa ahala handitu egin zuten, laugarren zatiaren hasieran maximoa lortuz, 20 puntukoa izan arte. Santurtzi hobea izan zen azken partzialean baina ez zen nahikoa izan aldeak hainbeste murrizteko. Azkenean, 67-52.
Estudios Mikeldik Loiola Indautxu irabazi zuen. Unamunok aurrea hartu zuen markagailuan eta 8 puntuko aldeari eutsi zion atsedenaldian. Errenta horrek 76-54ra arte handitzea lortu zuen.
Cafes Aitona Galileak 74-61 irabazi zion Zast Zarautzi. 25-7 hasieratik Cafes Aitonaren alde, zailtasunetan jarri zion Zast Zarautzi. Hortik aurrera, Zarautzek joko hobea eginda, aldea 13 puntura jaitsi zuten.
Getxo Bost Machine Tools Take taldearen aurka irabazi zuen. Getxok 8 puntuko abantaila lortu zuen atsedenaldian, eta Takek hirugarren laurdenean murriztea lortu zuen, markagailuan puntu bakarrera jartzeko. Getxoren azken laurdenean lortutako 19-10eko partzialak 67-57koa jarri zuen markagailuan.