A1 amaituta badaukagu jada Espainiako txapelketarako lehen sailkatua, A1 -eko txapeldunari dagokio eta Espainiako txapelketara Euskadiko bigarren sailkatu bezala joatea lortu du. Gainera, A1eko lehen lau taldeek hirugarren faseko Lauko Finalerako sailkapena lortu dute, eta hemendik aterako da Euskadiko txapelduna eta, beraz, Euskadiko lehen sailkatua izango dena Espainiako Txapelketarako.

 

EMAKUMEZKOETAN

Easo Ibaeta Basket Plagamania, asteburu honetan lortu du Optica Troconiz Arabari 50-54 irabazita A1eko lehen sailkatua bihurtu eta Espainiako txapelketarako lehen plaza lortu du. Etxekoek aurrea hartu zuten lehen laurdenean 5 puntuko aldearekin eta aurretik mantendu ziren atsedenaldira arte. Hirugarren laurdenean, 7-14ko partziala egin zuen Easok, eta markagailuari buelta eman zion. Gutxirako izan zen, amaitzeko 3 minutura Arabak azken laurdenean aurrea hartzea lortu zuelako berriro. Azken minutuetan Easok 0-7ko partzialarekin irabazi eta Espainiako txapelketarako txartela ziurtatu zuten.

Moviltek Isbek 50-58 irabazi zion Consulting Alaves Araskiri. 12 puntuko aldea lortu zuten Azpeitikoek 9-20 ko partzialari esker eta azken laurdenera arte mantentzea lortu zuten. Araskik ez zuen etsi eta aldea murriztea lortu zuen 8 puntura hurbilduz.

Lointek Gernikak garaipen erreza lortu zuen La Salle Bilbaoren aurka. Gernikak partidaren lehen minututik menderatu zuten partida, eta La Sallek ez zuen aukerarik izan markagailuan hurbiltzeko, ezta minutuek aurrera egin ahala Lointek lortzen ari zen abantailak gelditzeko ere. Azkenik, 89-47 Lointek Gernikarentzat.

 

Sailkapena:


1. Easo Ibaeta Basket Plagamania

2. Lointek Gernika LV

3. Optica Troconiz Araba

4. Movilteck ISB

5. Consulting Alaves Araski

6. La Salle Bilbao

 

GIZONEZKOETAN

Bilbao Basket Fundazioaren garaipena Easo Andatzaren aurka, A1eko bigarren postua eta Espainiako Txapelketarako hiru postuetako bat ziurtatu zuten. Partida oso parekatua izan zen, baina bilbotarrek aurretik mantentzea lortu zuten lehen partzialetik amaierara arte, 72-66 amaituz.

5+11 B fundazioak garaipena lortu zuen 5 + 11 A fundazioaren, liderraren, aurka, 73-89. Baskoniako B taldeak lehen laurdenean 12 puntuko abantailarekin hasi zuen partida. Minutuak pasa ahala, aldeak handitzea lortu zuten, hirugarren laurdenaren amaieran 20 puntuko aldea izatera iritsi arte. Abantaila hori murriztu zuten, baina hala ere 16 puntuko aldearekin irabazi zuten norgehiagoka.

Ekiola Ointxeren garaipena Ordizia KEren aurka, 70-66, A1eko azken partidan. Hasiera ona Ointxeren aldetik, lehen laurdenean 11 puntuko aldearekin aurrea hartu zuen. Ordiziak bigarren eta hirugarren laurdenetan aldeak murriztea lortu zuen eta 4 puntura jarri zen azken laurdenari ekiteko. Garaipena Ekiola Ointxe taldearentzat.

Sailkapena:


1. Fundación Bilbao Basket

2. Fundación 5+11 A

3. Easo Andatza

4. Fundacion 5+11 B

5. Ordizia KE

6. Ekiola Ointxe