Mutilen Haur maila: Balear Uharteak 77-57 Euskadi (3. Jardunaldia)
Partidan zehar, nahiz eta erasoan oso fin ibili ez, defentsa onak partidan mantentzea egin digu 28. minutura arte. Momentu horretatik aurrera, balearretako fisikoki zuten nagusitasunak eta saskiratzerik ezak aukerak agortzen joatea egin zuten.
Mutilen kadete maila: Euskadi 75- Gaztela Mantxa 63 (3. jardunaldia)
Gizonezkoen kadete mailan asebetetzea, Gaztela Mantxaren aurka landutako garaipenaren ondoren (75-63). Hasieran menderatutako partzial batekin hasi ziren (20-15) baina bigarren laurdenean alderantziz izan bazen ere (28-36), taldea berregin da eta aurrera jarraitzen du. Bigarren zatian, jaurtiketa aukeraketa ona izan da, jokalariek Ivan Gilen scouting bikainaren informazioa defentsan erabiltzeko gai izan dira, baimendutako gogortasun fisikora egokitzen ari dira eta banakako eta taldeko sentsazioak hobetzen jarraitzen dute. Segi horrela!
Nesken Mini maila: Euskadi 78-27 Murcia (3. Jardunaldia)
Euskadik bere erritmoa inposatzea lortu du hasiera korapilatsu baten ostean. Murtziarrak gogotsu irten dira beraien sailkatzeko aukeren bila. Behin lehen minutuak gaindituta, norgehiagoka bide onetik joan da garaipena, multzoko lidertza eta finalurrekoetarako sailkapena lortuz.
Mutilen Mini Maila: Euskadi 72-Kantabria 50 (3. Jardunaldia)
Partida gogorra eta nahasia izan dugu gaur Kantabriaren aurka. Lehen zatia, gure aldetik urduritasun eta huts askorekin, 8-13ko emaitzarekin amaituta. Bigarren laurdenean, aldiz, defentsan erritmo ona inposatu dugu eta 12-0eko partziala lortu dugu, eta 20-13 bukatu dugu. Hirugarren eta laugarren laurdenetan abantaila mantendu eta handitu ahal izan dugu (12-5 eta 9-6ko partzialak lortuz). Bosgarren laurdenean hasiera txarra izan dugu eta kantabria 10 puntuta hurbildu bada ere, berregiteko gai izan gara eta 15 puntuko aldearekin amaitu dugu laurdena. Azken laurdenean, abantaila handitu ahal izan dugu, 72-50.
Nesken Haur maila: Euskadi 84 – Nafarroa 56 (3.jardunaldia)
Berriro ere, partida hasiera oso zentratu baten ondorioz, markagailuko lehen abantailak laster iritsi ziren, eta lehen laurdenaren amaieran, 15 puntuko aldea lortu zuten. Neskek ez zioten lan egiteari utzi, eta defentsako lan handiaren ondorioz, atsedenaldira 40-21 iritsi ziren, Euskadiren alde.
Bigarren zatian Euskadiko selekzioak defentsa erritmo altua mantendu zuen, eta Nafarroak saskiratzeetan finago ibili izan bazen ere Euskadik hiruko marratik lortutako saskiratzeei aurre egiteko ez zuen balio izango. Garaipen honek D multzoko txapeldun izatera garamatza, eta finalerdietan Murtziaren aurka lehiatuko dira, lehentasunezko finalean postu bat lortzeko.
Nesken Kadete Maila: KATALUNIA 61 EUSKADI 43
Partidan oso sartuta hasi zen Euskadiko selekzioa, 0-9ko partzialarekin. Katalunia esnatu egin zen eta aldea murrizten hasi zen. Atsedenaldira, Euskadi puntu bategatik zihoan irabazten. Hirugarren laurdena erabakigarria ozan zen, kataluniako taldeak egindako 23-1eko partzialak laurden hau nolakoa izan zen esan zuen. Azken laurdena ona izan zen Euskadiren aldetik, eta hogeita hamar minutu on jokatu arren, gure taldearen bigarren porrota iritsi zen.
Nesken kadete maila: EUSKADI 53- ASTURIAS 64 (5. Jardunaldia)
Porrota multzoen faseko azken partidan. Irabazten zuen taldea finalerdietarako sailkatuko zen eta Asturias hobea izan zen partidaren erritmoa eramanez. Gakoa Euskadik izan zuen asmatze falta eta Asturiasen zonako defentsa izan da. 9/41 hirukoen portzentaia izan da.
Azken partida Madrilen aurka izango da, 5-6 postua ea nork lortuko duen.
Mutilen haur maila: Euskadi 75 – Extremadura 54 (5. Jardunaldia)
Merituzko garaipena 40 minutuak lehiatu duen talde baten aurka. Hasiera parekatu baten ondoren, taldea markagailuan aldea lortu zuen defentsako erreboteko nagusitasunari esker, eta 19 puntuko abantailarekin iritsi zen atsedenaldira. Hirugarren laurdenaren hasieran Extremadura hobeto atera zen 8-0eko partziala lortuz, baina mutilek honi buelta emateko gai izan ziren partziala itzuliz; abantaila mantendu zen partida amaierara arte.