Asteburu honetan, apirilak 23 eta 24, euskal ligen hirugarren fasea jokatuko da. Lauko finalak lau egoitza ezberdinetan ospatuko da, eta maila bakoitzeko Euskadiko txapeldun bakarra aterako da.
Duela aste batzuk ezagutu genuen Espainiako kluben arteko Txapelketarako sailkatutako maila bakoitzeko lehen taldea.
Espainiako Txapelketarako Euskadiko bigarren sailkatuak direnak hauek dira: Lointek Gernika Ibaizabal ( Emakumezko junio maila), Easo Ibaeta Plagamania (Emakumezkoen Kadete maila), Fundación 5+11 (Gizonezkoen Junior maila) eta Fundación Bilbao Basket (Gizonezkoen Kadete maila). Aipatutako lau taldeek jada lortu dute Espainiako Txapelketarako txartela, bigarren fasean A1eko txapeldun izan baitira.
Gainera, gizonezkoen Junior mailan ere Bilbao Basket Fundazioak txapelketarako txartela lortu du jada, A1ean bigarren sailkatua izateagatik, maila honetan hiru txartel daudelako.
Orain, kategoria bakoitzeko A1eko lehen eta laugarren postuen artean sailkatutako lau taldeek Espainiako Txapelketarako bigarren eta hirugarren postuak irabazteko jokatuko dute gizonezkoen junior mailan. Gainera, Euskadiko txapelduna nor izango den bertan ezagutuko da.
EMAKUMEZKO JUNIOR MAILA: Malosten
Finalerdiak:
10.30 ELECTRO ALAVESA ARASKI vs LOIOLA INDAUTXU 04
13.00 LOINTEK GERNIKA IBAIZABAL vs FSGROUPE
Finala: 13.00
GIZONEZKO JUNIOR MAILA: Bakh kiroldegian
Finalerdiak:
10.00 FUNDACIÓN 5 + 11 vs CB SANTURTZI SI
12.30 FUNDACIÓN BILBAO BASKET vs EASO MENDALUR
Finala: 11.00
EMAKUMEZKO KADETE MAILA:Bidebietan
Finalerdiak:
10.30 EASO IBAETA BASKET PLAGAMANÍA vs MOVILTEK ISB
13.00 LOINTEK GERNIKA LV vs OPTICA TROCONIZ ARABA
Finala: 10.00
GIZONEZKO KADETE MAILA: La Casillan
Finalerdiak:
10.00 FUNDACIÓN BILBAO BASKET vs FUNDACIÓN 5 + 11 B
12.30 FUNDACIÓN 5 + 11 A vs EASO ANDATZA
Finala: 12.00
Zorte on guztioi.