Maila handiko hasiera Junior Euskal Ligan. Pasaden denboraldian Lauko Finala jokatu zuten Fundación Bilbao Basket eta Easo Adarra taldeak ikuskizun handia erakutsi zuten Bilbon. Etxekoek garaipena erdietsi zuten luzapenean. Mutilen maila honetan, Take Burrutzi Erretegia da lehen liderra. Eta nesken maila, Arabako nagusitasuna: Asador 10 Gibajas eta Electro-Alavesa Ointxe Araski, 2019ko finalistak, daude lehen bi postuetan..
MUTILEN
Bi garaipen eroso eta bi neurketa parekatua denboraldia hasteko.
Take Burrutzi Erretegia da txapelketako lehen liderra. Lehen laurdenean atzetik joan eta gero, tolosarrek ez zioten aukerarik eman La Salle-ri: 81-35ko emaitza, 38-20 atsedenaldian.
Musakolan, etxeko taldeak eutsio zion Fundación 5+11ri atsedenaldira arte (43-46). Baina bigarren zatian ezin izan zion baskonistaren erritmoari eutsi (81-110).
Bilboko La Kasilla pabilioian, denboraldiko lehen partida handia. Fundación Bilbao Basket eta Easo Adarrak neurketa bikainak erakutsi zituzten pasa den urtean eta, larunbat honetan, luzapenean erabaki zen bi taldeen arteko lehia. Bernabeuren hirukoak 63nako berdinketa ipini zuen, baina Barandallaren 29 puntuak erabakigarriak izan ziren (73-69).
Eta Azpeitian, Alter Consulting ISB taldeak garaipena eskuratu dute Toju Fundacion 5+11ren aurrean. Azpillagaren jokaera handiaren eskutik (30 puntu), etxeko taldea azken laurdenera sartu zen 21 puntuko aldearekin. Baina arabarren azken txanpa zoragarria izan zen (11-28) eta irabazteko aukera izan zuten, baina ez zen nahikoa izan.
NESKEN
2019ko denboraldiko finalistak bere indarra erakutsi zuten hasierako saltotik.
32 puntugatik irabazi zion Asador 10 Gibajas txapeldunak Lointek Gernikari (71-39), atsedenaldian erabakitako partida batean.
Eta oso antzeko neurketan, Electro Alavesa Araski Ointxek ez zituen arazorik La Salle-ri gailentzeko (16-28ko emaitza atsedenaldian.
Beti aurretik markagailuan, Tabirako Baquek irabazi egin zuen Fundibide-ren aurrean (60-47), Puenteren 25 punturekin.
Eta Gaskan jokatu zen jardunaldiko partidarik parekatuena: 48-53 Loiola Indautxurentzat Easo Ibaeta Basket-en aurka. Defentsa izan zen protagonista hiru lehen laurdenetan (31-34). Baina dena aldatu zen azkenengoan, eraso alaitasun handiaren. Eta emozio askorekin: 46nako berdinketa 47 segunduren faltan. Orduan, Basaguren agertu zen, bilbotarrei garaipena eman zieten lau punturekin.