Joan den apirilaren 29an itxi zen maila bakoitzean parte hartzen duten entrenatzaile onenari eta jokalari onenari (emakumezkoen zein gizonezkoen 1. eta 2. maila, junior eta kadete maila) dagozkien bozketak egiteko epea.

Datorren astetik aurrera, kategoria bakoitzeko irabazleen izenak esaten joango gara, eta ekainaren 18an Durangon egingo dugun denboraldiari agur esateko jardunaldian saria jasoko dute. Jardunaldi horretan ere, emakumezkoen eta gizonezkoen lehen eta bigarren mailetako txapeldunek 21/22 denboraldiko txapeldunaren garaikurra jasoko dute.

Gainera, aurreratu nahi dizuegu egun berean bi klinik egingo direla. Laster xehetasun gehiago emango dizuegu.